X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Neska jaiotzea

Alice Dussutour

Neska jaiotzea
Ttarttalo, 2023
174 or.
ISBN: 978-84-19696-18-2

Alice Dussutour-en Neska jaiotzea Gaztetxoei zuzenduta dagoen ezagutza liburua da.Bertan, munduko kultura eta herrialde ezberdinetako bost neska hartzen ditu hizpide autoreak, horien gertakizunetatik abiatuz emakumeen inguruko hainbat datu helarazten ditu eta neska izatearen inguruan dauden tabu zein ezaugarri azaleratzen ditu.

Bost neska horien testigantzak abiapuntu hartuta, bakoitzarena atal ezberdin batean lantzen da eta atal hauek, berriz, bitan banatzen dira: nesken biografia lehenik eta gaiaren inguruko azalpenak jarraian. Emakume jaiotzeak eta izateak zer dakarren ikusteko eta kontziente izateko liburua da. Izan ere, kontakizun bakoitzak gai ezberdin bat lantzen du: hilekoaren tabua, gorputz ez-normatiboak, gizarte patriarkala, ezkontza behartuak, ablazioa eta feminizidioa. Ilustrazioek ere beren garrantzia dute, kolore biziez osatuta daude eta asko testuan esaten dena ulertzeko lagungarri dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude