X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Nor naiz ni?, Gianni Rodari

Nor naiz ni?

Testua: Gianni Rodari

Irudiak: Miguel Tanco

Ibaizabal, 2006

31 orrialde

ISBN 84-8325-959-1

Intxaurrondo Ikastolako LH 3. mailan, Gianni Rodari irakasle, idazle eta kazetari italiarraren Nor naiz ni? liburua gustatu zaie. Paper Txoriak bildumako zortzigarren liburua da hau, Sail Gorriaren barruan.

Izenburu filosofiko honekin aurkezten zaigu liburua. Kontakizunaren protagonistak, Totok, bera nor den jakin nahi du.

Egun oso batean zehar jende desberdinari galdera berdina egingo dio, nor naiz ni?, eta erantzuna desberdina izango da beti. Galdetuko dio aurrena amari, arrebari, aitonari, bai eta irakasleari, autobus-gidariari, telebistari eta liburuari ere. Aldi berean gauza desberdinak dela eta izan daitekeela ikasten joango da Toto eta horrek garrantzitsua eta ausarta sentiaraziko du.

Kolore biziko marrazki iradokitzailez beteta dago liburua, Miguel Tanco-ren eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude