X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz

Miren Billelabeitia

Norberak maite duena, Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
222 or.
ISBN: 978-84-9172-298-4

Miren Billelabeitiaren Norberak maite duena liburua saiakera liburua da. Irakasle esperientzia abiapuntu harturik, ikasturtean zehar ikasleekin irakurritako liburuen inguruko gogoetak eta izandako solasaldiak biltzen ditu bertan autoreak. Liburu honek, halaber, 2023Ko Euskadi Literatura Saria irabazi du.

Liburua bi ataletan dago antolatua. Lehenengo atalaren izenburua Solasaldi literarioak da, eta bertan, irakurketaren alderdi metodologikoez hitz egiten du Billelabeitiak. Horrela izanik, irakurketa dialogikoez mintzo da eta ikasleekin aurrera eramaten duen dinamika azaltzen du. Bigarren atalean, Irakurleak eta gogoetak, ikasleekin izandako irakurketa ezberdinak abiapuntu izanda, horietatik ateratako emaitzak biltzen ditu. Bigarren atal honetan, ikasleek izandako solasaldiak, erreakzioak zein gogoetak partekartzen ditu irakurlearekin. Irakurketatik eratorritako irakaskuntza modu praktiko batean erakusten du autoreak, norberak egin dezakeen bakarkako irakurketatik abiaturik, taldean partekatzen denean sortzen diren gogoetak eta horietatik ateratako irakaskuntza erakusten digu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude