X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Ordezko lore bat amarentzat, Rebeka Elizegi

Ordezko lore bat amarentzat, Rebeka Elizegi

Denonartean, 2012

28 or.

ISBN: 978-84-96634-80-0

Irakurle Gazteak programan parte hartu duten Mendiola Ikastetxeko lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek Rebeka Elizegi-ren Ordezko lore bat amarentzat liburua gomendatzen digute.

Rebeka Elizegik sorturiko liburu honek, Ordezko lore bat amarentzat, bularreko minbiziaren gaia lantzen du, bere azalean gertatutakoa oinarri harturik, gainontzekoentzat lagungarri izan daitekeen istorioa plazaratzen digu. Kontakizuneko protagonista mutil gazte bat da eta bere amari bularreko minbizia diagnostikatzen diote, hortik abiaturik naturaltasunez eta baikortasunez landuriko istorioa osatzen du Elizegi autoreak. Ilustrazioek pisua duten liburua da, gaia era positiboan ulertzen laguntzen baitute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude