X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Paper festa, Anjel Lertxundi

Ikusezina. “Bost urte daramatzat emakume bera zaintzen. Lehen, besotik helduta ibiltzen ginen: orain, orgatxoari bultzaka eramaten dut. Hasieran harremana ez zeb gozia: aldian sarri argi asko uzten zidan sudakak ez gatzaizkiola gustuko. Orain hobeto moldatzen gara. Baina nire asmoa ez da zaintzen dudan emakumeaz jardutea, egunero etortzen zaigun gizon onberaz baizik. Ni baino zahartxeagoa da eta nik zaindutako emakumea baino hogei bat urte gazteagoa. Hurbiltzen denean, irribarre egiten du eta txera handiz mintzatzen zaio emakumeari. Gustagarria da, galaia, gizon-gizona. Eta ni, gizona noiz agertuko egoten.

Gaur ere ikusi dut. Dentistarenean nengoen, zaintzen dudan emakumeari arratsaldea libre eskatu eta gero. Kostata, baina azkenean jai eman dit. Hartan, ia egunero ikusten dudan gizon adeitsu gustagarria sartu da kontsultan. Hagineko minari muzin egin eta sorpresazko irribarrea eskaini diot. Ez nau ezagutu. Ez nau sekula kusi emakumearen besotik, haren orgatxoari tiraka.” 107-108 orld.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude