X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Por qué nos preguntamos las cosas, Victoria Pérez Escrivá

Por qué nos preguntamos las cosas

Testua: Victoria Pérez Escrivá

Irudiak: Javier Zabala

Thule, 2013

70 orrialde

ISBN 978-84-15357-28-5

Intxaurrondo ikastolako LH4. mailan, Victoria Pérez Escriváren Por qué nos preguntamos las cosas liburu dibertigarria bezain gogoetatsua gomendatu digute.

Haur batek “Zergatik” galdetzen ikasten duenean, inoiz ez dio galdera hori egiteari utziko. Zergatik dira alkatxofak horren mikatzak? Zergatik ez dute elefanteek erlojurik erabiltzen? Zergatik galtzen dira beti gauza txikiak? Zergatik hiltzen gara? Haurren galderak batzuetan surrealista samar iruditzen zaizkigu, beste askotan zorrotzak eta burutsuak. Horrelakoak dira liburu honetako 66 galdera eta erantzunak. Imajinazioz beteak, barre eginaraziko digutenak eta aldi berean gogoeta filosofikoak eragin.

Galderek, dena ez dakigula gogorarazten digute. Gure zati bat beti misterio bat izango da. Galderarik gabe ez genuke hori jakingo eta ergelak izango ginateke. Izan ere, ergela ez da ezer ez dakiena; dena dakiela uste duena baizik.”

Javier Zabala artistaren teknika eklektikoak ilustrazio ederrez betetzen ditu liburu honetako orriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude