X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Sex-sua

Karlos Aretxabaleta, Txapel

Sex-sua
Elkar, 2023
73 or.
ISBN: 9788413602509
16 urtetik aurrera

Euskaraz gutxitan argitaratzen da literatura erotikoa, eskertzen da, beraz, Karlos Aretxabaletak eskaintzen dizkigun bederatzi ipuin labur hauek. Gazteei zuzendutako liburua da, eta, protagonista gehienak gazteak dira. Gazte hauek harremantzeko moduagatik (generoa, sexua…) era askotarikoak dira.

 

Kontakizun hauetan, protagonistetako batzuk batxilergoa ikasten ari dira eta ikastaturte amaiera ospatzeko, mendi irteera egingo dute. Beste batzuk, berriz, Erasmusen Europan zehar edo barnetegi batera joango dira hitanoa ikastera. Kokapen ezberdinetan girotutako narrazioak dira.

Gazteak baina, ez dira ipuin hauetako pertsonaia bakarrak. Liburuaren kontrazalak dioen moduan “zentzumenak asaldatzeko, sentimenduak eta irrikak azaleratzeko ipuinak” dira, eta horrelakoak helduok ere, gustura irakurtzen ditugu. Denbora gutxi irakurtzen eskatzen duen liburu motza, arina eta entretenigarria duzue honako hau.

Ruandan jaiotako, Karlos Aretxabaleta, idazle eta filologoaren hirugarren obra da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude