X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Star, Salah Naoura

Star

Testua: Salah Naoura

Lóguez, 2016

214 orrialde

ISBN 978-84-944295-4-5

Aitor Ikastolako LH5 B gelakoek Star liburua gomendatu digute, Salah Naourak idatzitako istorio zirraragarri eta batez ere oso dibertigarria, irakurle gazteen artean arrakasta izan duena.

Markoren amaren urtebetetzea da eta bere guraria semeak hipodromora laguntzea da. Markok protesta egiten du, Greg bere lagunik onenarekin geratuta dagoelako bazkalondoren, igerilekura joateko. Amaren erreguen aurrean, ordea, amore ematen du semeak eta hipodromora laguntzen dio. Bertan, zaldi irabazleen aldeko apustua egingo du kasualitatez, baina bere amak etorkizuna iragartzeko gai dela sinetsiko du. Bat-batean, gertakariak asmatzeko gai da, mundu guztia sinetsita dago, baita Marko bera ere, azkenerako. Gauzak asko bizkortuko dira hortik aurrera: telebistako izarren programa batean parte hartuko du eta bere bizitzari buruzko musikal bat ere egingo dute. Greg bere managerra bihurtuko da eta ama pozez zoratzen dabil glamourrez beteriko bizitza berriarekin. Markori, berriz, denboraren makina bat izatea gustatuko litzaioke, atzera egin eta amaren urtebetetzean etxean geratzeko. Betiko lagunek alboratu egin dute eta bakarrik sentitzen da. Orain, saltsa guzti horretatik atera besterik ez du egin nahiko.

Laguntasuna, abentura, ospea, gezurrak… bezalako gaiak tratatzen ditu liburuak. Gure gizartean, ospea erlijio berria bihurtu den honetan, jende askok izan nahi du famatua, baina, zein prezio ordaindu behar da? Dudarik gabe liburuak ez du inor axolagabe utziko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude