Maeva, 2024
225 or.
ISBN 978-84-19638-54-0
Maeva argitaletxeak kaleratu duen edizio hau, profesionalki edota metodologia argi eta zehatz bat erabiliz idatzi nahi duten pertsonentzat zuzenduta dagoen gida bat da. Istorioak idazteko metodo erraz bat proposatzen du Ruta Sepetys-ek oraingoan. Fikzioa idazteko garatu behar diren funtsezko elementuak azaltzen ditu autoreak.
Ruta Sepetys eleberri historikoko eleberrigile nabarmendua da, Amerikako Estatu Batuetan jaio zen idazlea eta sustraiak Lituanian ditu aitaren aldetik. Ekonomista formazioz eta eleberrigile bokazioz. Ikasketak bukatu eta gero, jarduera profesionala errepresentazio munduan hasi zuen, baita musika produkzioan ere, Los Angelesen. Sektore honetan arrakasta haundia izan zuen.
Nortasun didaktikoa duen liburu honek hurrengo ardatzak papurtzen ditu: trama, pertsonaiaren garapena, ahotsa, ikuspuntua, markoa edo testuingurua, elkarrizketa, dokumentazio lana eta ezinbesteko azken berrikusketa.
