X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Tximeleta haurra

Tximeleta haurra.
Marc Majewski.
Alberdania, 2023
42 orr.
ISBN 978-84-9868-785-9

Gaurko gomendioa etxeko txikienei zein helduei zuzenduta dago.

Tximeleta haurra, album ilustratu bat da, non tximeleta mozorro bat egin eta hegan egiteko ilusioarekin kalera irteten den haur baten istorioa kontatzen digun. Haur talde batek hegoak eta antenak hondatzen dizkio eta, horren ondorioz, etxera itzultzen da eta bere baitan gordetzen da; baina aitak kontsolatu egiten du eta berriro hasten laguntzen dio mozorroa egiten.

Autoestimu eta gainditze istorio bat da hau. Norbere buruaren baieztapen bat, eta aurrera jarraitzeko norbait ondoan izatea zein garrantzitsua den kontaketa.

Egilea, Marc Majewski, naturako paisaiak eta eszenak margotzea gustatzen zaion ilustratzaile frantziar gaztea da. Ilustratzaile gisa hainbat argitalpenetan parte hartu du: Palabras pintadas (Libros del zorro rojo, 2021) eta El regreso de los lobos (Zahorí Books, 2022)

Bere webgunean elkarrizketa ilustratu bitxi baterako sarbidea aurkituko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude