X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Txokolat

Gaizka Arostegi

Elkar, 2024.
179 or.
ISBN 978-84-1360-353-7
12 urtetik aurrera

Izenburua gozoa daraman arren, istorio garratza kontatzen digu Gaizka Arostegik Txokolat izeneko liburu honetan. Euskal Herriko iparraldean kokatzen da istorio hori, eta Sara izeneko gazte judutarra da protagonista. 1944 urtean Sarak Baionatik ihes egin behar izan du nazien atzaparretan ez erortzeko. Ihesaldi horretan, hainbat lagun topatuko ditu ibilbidean bere helburua betetzen lagunduko diotenak, Donostiara iristea, hain zuzen ere.

Akzioz beteriko eleberri historikoa da Txokolat. Irakurtzeko arina bezain entretenigarria, bai eta sakona ere. Atal motzak ditu, eta elkarrizketek zein pertsonaiek bizitzen dituzten gorabeherek (laguntasuna, maitasuna edo beldurra kasu) irakurketan murgiltzera bultzatzen dute. Fikziozko istorioa izanagatik ere, irakurle gazteek II. Mundu-gerran Euskal Herrian gertatutakoak ezagutuko dituzte, nobelak ondo isladatzen baitu milaka lagunek jasandako jazarpena.

Gaizka Arostegi idazle bizkaitarrak aurretik ere baditu haur eta gazteentzako eleberriak argitaratuta, esaterako, Txopo edota Nerbioiko piratak. Helduentzat, berriz El agote edo El último harpón adibidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude