Argitalpen hau berezia da. Formatuaren aldetik kaxa batean aurkezpena, oparia balitz. Edukinaren aldetik irakurriz, entzunez eta sormenaz gozatzeko aukera paregabea.
Alde batetik Juan Kruz Igerabideren testuen bilduma egoki bat, irakurlearen adina eta irakurketa-abiaduraren arabera antolatuta. Testu-liburuxka eta erabilerarako gidarekin batera grabazioa dator (musikaz, errezitatutako ipuin eta poemaz osatua) testuen ulermena hobetzeko eta gozatzeko.
Bestaldetik, Elena Odriozolak marraztutako irudi soltetan, irakurkeleak berak aukera ugari topatuko ditu bere liburu–proposamena osatzeko eta asmatzeko (pertsonaiak eta euri sorta desberdinak, itzal-jokua balitz, konbinatuz)
Gaztelaniazko bertsioa, Ur: libro de lluvia, Cénlit argitaletxearen eskutik kaleratu da.