X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Xia Tenzinen bidaia miresgarria, Patxi Zubizarreta

Xia Tenzinen bidaia miresgarria

Testua: Patxi Zubizarreta

Irudiak: Jacobo Muñiz

Ibaizabal, 2010

91 orrialde

ISBN 978-84-8394-338-0

Harri Berri-Oleta 2.ziklotik baita ere, beste liburu bat gomendatu nahi digute: Xia Tenzinen bidaia miresgarria, Patxi Zubizarretarena.

Xia Tenzin, 2,40m neurtzen dituen mutil erraldoi bat da eta Tibeteko mendi erraldoi batean bizi da. Bere aitaren ametsa itsasoa ikustea zen eta ametsa betetzeko asmotan itsasorantz abiatu zen baina ez zen inoiz bueltatu. Orain Xia Tenzinek bere aitaren ametsa konplitu nahiko du eta bide batez, aita aurkitu. Horretarako Tibet utzi eta Txina osoa zeharkatu beharko du… Helduko al da itsaso horiraino? Aurkituko ote du aita?

Jacobo Muñizen zuri beltzeko ilustrazioek indarra ematen diote kontakizunari.

2018-ko Ala Delta Saria eta Euskadi Literatura Saria 2010 jaso ditu liburuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude