X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Xomorropoemak eta beste piztia batzuk, Leire Bilbao

Leire Bilbao euskal idazlearen Xomorropoemak eta beste piztia batzuk poema-liburua oso gustura irakurri zutela komentatu ziguten Axular Lizeoko LH-5B gelako eta SUMMA – Aldapeta ikastetxeko LH-1A mailako ikasleek. Edonori gomendatzeko poemak dira,edozein adinetarako gozagarriak. Irakurri, irakurri, eta ikusiko duzu!

“Bost sagu ditut oinean

galtzetin barruan

gazta bila.

Bost sagu oinean

galtzetin barruan

ezkutatuta.

Bost sagu oinean

handitik txikira

lerratuta.

Bost sagu oinean

kriski-kraska

zulatzen galtzetina.

Eta hara! Sagu bat

galtzetinetik

ateratzen burua.

Eta zer ikusi du?

Ondoko galtzetinean

gazta bila

beste bost sagu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude