X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Zientzia fikziozko literatur solasaldiak Egia liburutegian_S02

ZiFi A3 2014-2015Kaixo lagunak. Hemen gara berriz ere eta gurekin batera bueltan datoz… Egia Kultur Etxeko Liburutegian antolatzen ditugun Zientzia Fikzio Solasaldiak!!!. Badakigu zuetako askok lo egin gabe zaudetela azkeneko saioa ezkeroztik. Lasai horregatik, zuen erreguak ontzat hartuak izan baitira. Denboraldi honetan nobedadeak dakartzagu. Ez zaituztegu ibilaldian eramango, aita eskulapioen modura. Aldiz, film pare bat botako dizkizuegu. Bakeroenak? Ez, zientzia fikziozkoak (azpian kartelera dator). Aurreko denboraldian etorri zirenak suspenditu ditugu, aurten errepikatu dezaten. Etorri ez zinatenori, Braveheartek bere armadari bezala, harenga egiten zaituztegu, adoretu, Leturiaren egunkari ezkutua beste egun baterako utzi eta martetar literatura eta zinemaren ur sutsuetan murgildu zaitezten.

Gogoratu: Hileko lehen asteazkenetan (adi Gabonetan eta Aste Santuan!). Stop. 18:30tan Egia liburutegian. Stop. Hileko liburua irakurri, honera etorri eta denon artean komentatzen dugu. Stop. Bakarren batek ez badu irakurtzen, lasai, bukaera ez kontatzen saiatuko gara eta zihur irakurtzeko gogoz etxeratzen dela. Stop. Liburu guztiak (eta filmak) Donostiako Udal Liburutegi Sarean eskuragarri dauzkazue.

Urriak 1, 18:30: La máquina del tiempo de H.G. Wells.

Azaroak 5, 18:30: Moon (2009), Duncan Jonesen pelikula botako dugu (97 min.)

Abenduak 3, 18:30: La ciudad y la ciudad / China Miéville.

Urtarrilak 14, 18:30: Divergente 1 de Veronica Roth.

Otsailak 4, 18:30: 1984 de George Orwell.

Martxoak 4, 18:30: El vivo de Anna Starovinets

Apirilak 15, 18:30: Fahrenheit 451 de Ray Bradbury

Maiatzak 6, 18:30: Akira de Katsuhiro Otomo.

Ekainak 3, 18:30: El planeta de los simios (1968), Franklin J. Schaffneren pelikula botako dugu (112 min.). Charlton Hestonena!

Guzti hau Juan Luis Díazek dinamizatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude