X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Zoaz¡!…, Josiane Aguerre-Valencia

Zoaz¡!…

Testua: Josiane Aguerre-Valencia

Irudiak: Bruno Josié-Galarraga

Elkar, 2018

37 orrialde

ISBN: 978-84-9027-892-2

Arantzazuko Ama LH1eko ikasleei Josiane Aguerre-Valenciaren liburu hau gustatu zaie, eta ez da gutxiagorako. Bertan Inesaren historia kontatzen digu, beste umeen aurrean esaten ausartzen ez den hitzak idazteko ohitura duen neska, eta nola paper hegalari baten bidez Matiasekin, marraztea zaila egiten zaion gela kidearekin, komunikatzea lortzen duen. Harreman honetatik bi protagonistek beren zailtasunak gainditzeko eta hainbeste desio dutena egitea lortzen dute.

Istorioa Bruno Josié-Galarragaren ilustrazio sinple eta argiekin osatzen da, eta Philippe Albor-ek konposatutako musika malenkoniatsua duen CD bat ere eskaintzen zaigu irakurketa laguntzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude