X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Zoonomia

Nerea Arrien

Zoonomia

Nerea Arrien

Alberdania, 2023

110 or.

ISBN 978-84-9172-291-5

 

Nerea Arrien idazlearen Zoonomia poesia liburua izango da mintzagai maiatzaren 7an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean), Iñigo Aranbarri gidatzailearekin izango den solasaldian. Liburua erraz lortu daiteke liburutegietan eta baita erosi ere liburu dendetan.

Nerea Arrien Elordi (Lekeitio, 1976) idazleak gaztetan Biokimika ikasketak egin zituen Unibertsitatean eta gaur egun irakaskuntzan lan egiten du. Gazte nahiz helduen narratiba landu du, baita poesia ere eta hainbat sari jaso ditu.

Gazte literatura:

Pentsatzeko txokoa, Lizardi Saria (2016),

Atrapa eguna (2017), Eskola hodeian (2018,) Zazpigarren olatua, Bizkaldatz Txikia (2019), Etxegabetuak (2020)

Helduentzako narratiba:

Hirutter (2017,) Jende likidoa (2021)

2022an Xabier Lete VI. Poesia Saria lortu zuen Zoonomia izeneko lanari esker. Liburua Pamiela argitaletxeak kaleratu zuen eta idazlearen lehen poema liburua izan da. Epaimahaiaren hitzetan, Zoonomia  “atseginez, dibertimenduz eta plazerrez irakurtzen den poema liburua da, tematikaren garapenak dinamika erakargarria duelako, eta estiloak naturaltasun eta edertasun minimalista. Gaiari dagokionez, emazte/ama gaztearen hausnarketa ezberdinei ematen die bide, tartean kontziliazioa eta etxeko lanen partekatzearen auziari”.

Liburua sei ataletan banatzen da: Enamoratuen zooa, Amaren zooa, Kumeen zooa, Desioaren zooa, Homo zooa, Emearen zooa. Sei atal horietan egunerokotasunaren gaiak jorratzen ditu sakontasunez emakume baten bizitzan zehar hausnarketak eta umorea alde batera utzi gabe.

Lagin moduan Ursido hartza liburuaren lehenengo poema transkribitzen dut jarraian:

Ursido hartza

Hartzarekin ezkondu zinen,

eztizko ilargian eskua sartzeko

basalarrosekin ilea apaintzeko

jantzia zikintzeko masusta mermeladaz

parazetamola, ura eta bera nahasteko.

Hartza zen, pelutxezko azalaz

Egun zurietan

Jantzi zurietan

-oraindik-

narras eramandako soinekoa zikindu zenean

barrenik hartu gabeko tristura zuria lohitzean.

Hartza

Harramazka zihoanari,

grizzly hartz gristua

ursido pandatua

zuri-belztua

kainaberetako lur zingirtsuetan

arroz-musuak oparitu zizkizuna.

Amaitzeko, hurrengo saioko data eta izenburuak gogorarazten ditut:

Ekainak 4: Gaueko azken expressoa, Eneko Aizpurua, Alberdania, 2023

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude