X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Zozo ergelka eta azeri gaiztoa, Txiliku

Zozo ergelak eta azeri gaiztoa, Txiliku
Ilustrazioak: Enrique Morente
Elkar, 2022
38 or.
ISBN: 978-84-1360-198-4

Txiliku eta Enrique Morenteren Zozo ergelak eta azeri gaiztoa liburua zortzi urtetik gorako haurrentzako gomendioa da. Xoxope eta Xoxopa izeneko bi zozo eta Lukianton izeneko azeria dira istorio honen protagonistak.

Bi zozoak elkar ezagutu eta ereinotz batean habia egin zuten, eta bertan la zozokume jaio ziren. Familia momentuaz gozatzen ari zenean, halako batean Lukianton azeria agertu zen, zeina munduko azeririk maltzurrena zen. Azken honek, mehatxu artean zozokumeak emateko eskatu zien zozo bikoteari eta hauek guztiz ikaraturik gertaerari aurre egin beharko zioten. Animalien artean jazotzen den istorio honetan, intriga eta abentura ezberdinak bizitzeko aukera plazaratuko digute liburuaren egileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude