X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Abereen etxaldea

George Orwell

Biziki gomendatu nahi dut animaliak protagonista dituen nobela ezagun hau. Istorio honetan etxaldeko animaliek baserritarra kanporatu dute eta orain jaun da jabe dira etxaldean, gauzak honela lan eta bizikidetza antolamendu berri bat sortzen dute nagusi berriek.

Honela, animaliek “animalismoa” sortu eta, eliza katolikoaren antzera, zazpi arau idatzi dituzte:
1. Bi hankaren gainean dabilen guztia etsaia da.
2. Lau hankaren gainean dabilena edo hegaduna laguna da.
3. Abereek ez dute arroparik jantziko.
4. Abereek ez dute ohean lo egingo.
5. Abereek ez dute alkoholik edango.
6. Abereek ez dute elkar hilko.
7. Abere guztiak berdinak dira.

Bi hitz nabarmenduko nituzke eleberri honi buruzkoak: Satira eta alegoria. Bi teknika hauek maisuki erabili ditu George Orwellek istorio hau garatzeko.  Hainbat irakurketa maila eskaintzen ditu nobela honek. Lehen aipatutako bi teknika horiek ahalbidetzen dute hori. Horregatik nerabeek, gazteak zein helduek irakurri dezakegu. Dena den, gazteek eta helduek istorioari zuku handiago aterako diogu, ezagutza historikoa beharrezkoa baita istorioaren azpian dauden hainbat xehetasun ulertzeko. Era berean, nobela honek aukera paregabea sortzen du gazteekin komunismoaz hitz egiteko, baita elizaz edota ekonomiaz hausnartzeko ere.

Quentin Grébanen ilustrazioek liburua edertzen dute. Ez dute informazio gehiago ematen baina oso lagungarriak dira pertsonaiak irudikatzeko.

Euskaraz argitaratu den 3. edizioa da hau. Aurrekoa, Elkar argitaletxeak argitaratutakoa Juan Martin Elexpuruk itzuli zuen. Orain ere, berak euskaratu eta egungo moldeetara ekarri du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude