X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Altxor uhartea, Lluís MariaTodó

Altxor uhartea

Testua: Lluís Maria Todó

Irudiak: Javier Andrada

Ttarttalo, 2008

40 orrialde

ISBN 978-84-9843-082-0

Ekintza Ikastolako LH3. mailan Altxor uhartea R.L. Stevensonen klasikoaren moldaketa gomendatu digute, Lluís Maria Todóren testua eta Javier Andradaren ilustrazioekin. Euskarazko itzulpena, berriz, Patxi Elizegirena da.

Lehen irakurle abenturazaleentzat ezinbestekoa den liburua da hau: ezustean topatutako altxorraren mapa bat, itsasontzian bidaiak, piraten iruditeria guztia, uharte ezezagun bat eta altxor preziatua gordetzen dituen literatura unibertsaleko istorioa. Jim Hawkins protagonista gaztearekin identifikatuko dira irakurleak; gaztea izanagatik ere, ausardia eta balore etiko handikoa dena eta egoerarik zailenetan ere, beti zuzen jokatzen saiatzen den mutiko eredugarria.

Emozioz beteta dago orrialde bakoitza, idazleak tramaren ekintza garrantzitsuenen laburpen bikaina egiten duelarik. Liburua ezin interesgarriago bihurtzen da istorioan aurrera egin ahala eta irakurlearen interesari heltzen dio.

Javier Andradaren orrialde osoa betetzen duten irudiak ezinbestekoak bihurtzen dira istorioan topatuko ditugun hainbat pertsonaia eta testuinguru identifikatzerako orduan. Ilustrazioak errealistak dira eta kolore ilunen aukeraketa egiten du orokorrean, istorioaren misterioarekin bat eginez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude