X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Asterix Galiako itzulian, René Goscinny

Asterix Galiako itzulian

Testua: René Goscinny

Irudiak: Albert Uderzo

Elkar, 1987

48 orrialde

ISBN 84-7510-374-X

Herri Ametsa Ikastolako DBH 2 B gelan, Asterix galiar ezagunaren abentura bat irakurri dute: Asterix Galiako itzulian, René Goscinny eta Albert Uderzoren komiki aski ezaguna. 

Oraingo honetan, Julio Zesarrek ordezkari berezi bat bidaliko du Petibonumeko erromatar kanpamentura bere pax romana delakoari gogor egiten dion Galiako herrixka behingoz menderatzeko asmoz. Horretarako, harresi bat eraikiko dute erromatarrek, galiarrak setiatuz. Asterixek ez du hesia gustuko eta apustua luzatuko dio erromatar prefektuari, legionarioz inguratutako harresia gainditu eta eta Galiatik itzulia egingo duela esanez.

Komiki berezia da honakoa Asterix eta Obelixen abenturen barruan, Idefix txakurra lehendabizikoz agertuko baita, irakurle guztien bihotzak irabaziz.

Bilduma Handia sailaren parte, bukaerako orrialdeetan, Asterixen zale sutsuenak liluratuko dituen bitxikeria ugari topatuko ditugu: lehen agerpenaren jatorrizko plantxak zuri-beltzean, iragarkien afixak, herrialde desberdinetan argitaratutako albumen azalak… Betiko Asterix, kalitate ezin-hobearekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude