X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El archipiélago del perro

Philippe Claudel

El archipiélago del perro
Salamandra, 2019
205 or.
ISBN: 978-84-9838-938-8

Eta zuk, zer egingo zenuke?

«La historia que sigue es tan real como podáis serlo vosotros. Sucedió aquí como podría haber sucedido en cualquier otro sitio. Sería demasiado fácil pensar que ocurrió lejos. Los nombres de los individuos que la pueblan no tienen la menor importancia. Podrían cambiarse. Podrían sustituirse por los vuestros. Sois tan parecidos, surgidos todos del mismo molde inalterable…».

Horrela hasten da Philippe Claudel-en eleberri ausart eta probokatzaile hau, hasieratik zalantzaren hazia ereiten. Hasieratik protagonista bezela kokatzen gaitu, istorioa Txakurraren artxipelagoan gertatzen den arren, edozein leku izan daitekeela dio. Beraz, Donostia izan daiteke. Kasu horretan, zer egingo zenuke? Galdera hori gure buruari behin baino gehiagotan egingo diogu orrialde hauek irakurtzerakoan; beraz, liburua irakurri baduzu: erantzunik ba al duzu? Eta zuk, zer egingo zenuke?

Txakurraren artxipelagoa Mediterraneoan dago, kasi turismorik gabeko alde batean, Afrikako kostaldetik milia gutxi batzuetara. Egia esan, baldintza guztiak betetzen ditu leku liluragarria izateko, mundutik isolatutako enklabea baita. Lur gogorra da eta ur beroaren iturriengatik, paisaiengatik eta Brau sumendiagatik ezaguna. Sumendi horrek aspalditik lekua hartuta dauka, dominatzen du, laba isuritzen baitu. Hango biztanleak arrantzan eta nekazaritzan aritzen dira, baina orain aberats bihurtzeko ametsa dute; nazioarteko partzuergo batek bainuetxe konplexu bat eraiki eta finantzatzeko ideia dauka.

Guztia lasaia dirudi Txakurraren artxipelagoan, irailaren astelehen batean itsasoak ibaiertzera hiru gazteren gorpuak botatzen dituen arte. Gertaera horrek tokiko paradisuzko gauzak eta bertako biztanleen lasaitasuna hausten ditu. Hala, eztabaida deserosoa, eta batzuetan krudela, sortzen da. Edozein lekutan bezala, herriak eta izenak beste batzuk izan daitezke, eztabaidak bi alderdi sortzen ditu ere: alde batean, eskandalua saihesteko gorputzak ezkutatu nahi dituztenak eta bestean, zer gertatu den jakin nahi dutenak.

Idazle frantsesa ohituta dago genero beltzeko elementuak eta tragedia klasikoa nahasten. Eguneroko xehetasunen bidez suspensea sortzeko trebetasun handia du. Gainera, istorio honek konnotazio filosofiko asko ditu eta horrela gure izaera berrikustera behartzen gaitu nolabait.

El archipiélago del Perro eleberri iluna da. Espazioa gure irudimenaren emaitza da, baina tragedia hain da egunerokoa, ahazten zaila den istorioa bilakatzen dela. Philippe Claudel-ek intriga eta enigma amaierara arte mantentzen ditu. Horregatik eleberri latza da, garratza baita ere. Hasieratik, hitzaurrearen bidez, gizakiari buruzko gogoeta egiten dugu fabula beltz misteriotsu honekin.

Philippe Claudel zinema eta telebistako gidoilaria eta irakaslea izan da. Bi film luze idatzi eta zuzendu ditu, ‘Duela asko maite zaitut’ eta ‘Maitasunezko isiltasuna’. Irakasle gisa, lizeoetan eta unibertsitatean ibiltzeaz gain, haurrei eta presoei irakasten ere aritu da. Bere nobela eta ipuinek sari ugari jaso dituzte: besteak beste, Renaudot Saria, ‘Almas Grises’ eleberriagatik.

Datorren asteartean, martxoak 19, 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren aretoanSan Jeronimo kalean, maisu lan hau komentatzeko aukera izango dugu. Txakurraren artxipelago horretatik mugituko gara eta noski, galdera potoloari erantzuna bilatzen saiatuko gara: eta zuk, zer egingo zenuke?

Etorri! Bitartean, gozatu gomendatutako liburu honekin!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude