X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El caso Sparsholt

Alan Hollinghurst

Anagrama, 2019
500 or.
ISBN 978-84-339-4025-4

«La noche en que oímos por primera vez el apellido Sparsholt tal vez sea el mejor punto por donde empezar estas pequeñas memorias».

Irudi batetik abiatuta, David Sparsholt gaztearena, istorio bat eraikitzen da eta irakurtzen dugunok voyeur pribilegiatuak bihurtzen gara. Gazte erakargarri hori, leihotik bere gelan kamiseta txuri batekin gimnasia egiten ikusten duguna (nobelako protagonistek bezala), urteetan zehar lagun ditugun talde baten desio eta lilura objektua da. Horrela bihurtzen gara kuadrilla horren parte.

«-A mí me interesa únicamente en cuanto centro de vuestro interés- añadí, y él frunció el entrecejo-. Sigo todo el asunto Sparsholt con un enfoque científico».

80ko hamarkadan, Margaret Thatcherrek balio viktoriarretara itzultzeko deialdia egin zuen. Une horretan, bere kabineteko kide guztiak harrapatu zituzten haien emazteei adarrak jartzen. Ideia honetatik abiatuta, Alan Hollinghurstek El caso Sparsholt eleberria idatzi zuen. Bertan, autore britainiarrak 70.hamarkadan gertatutako fikziozko gertakari bat irudikatzen du: diputatu bat, gigolo bat eta enpresari bat (David Sparsholt) protagonistak dira. Belaunaldi batzuk geroago zeresana ematen jarraitzeko gertakaria da. Istilua. Horrela, lagun talde baten sekretu, misterio, espekulazio eta oroitzapenen artean, Inglaterrako historiatik ibilbide berezi bat egiten dugu.

«-Oye, David- dijo Clifford-, ¿tu amigo Freddie no era un poco mariquita?
Su padre soltó una breve risotada, pero entró un momento en la cocina y parecía un poco molesto.
-Tenía una novia estupenda, Cliff -dijo-, te lo aseguro».

Sinestezina irudituko zaizue, baina duela urte batzuk Alan Hollinghursten liburuak eskandalagarriak ziren establishment literarioarentzat. Areago, onartezina izan da irakurle eta kritikari askorentzat literatura homosexuala izatea. Gure literatura solasaldian, Jonh Updikek 1999ko famatua egin zen kritika batean esandakoa kontatuko dizuet.

Kontua da El caso Sparsholt nobela handia dela. Luzea da eta, El hijo extraño, bere aurreko liburuaren antzeko makineria edo antolakuntza dauka. Atal bakoitzak denboran aurrera egiten du, pertsonaiak edo haien ondorengoak berriz aurkitzeko, erabat aldatuta, eta gainera estilo desberdin batekin kontatuta. Hollinghurst-ek ez ditu gertakari historikoak nabarmentzen, baina maisutasun handiz islatuta ikusten ditugu bere pertsonaien erretratuetan. Ez dago gatazka handirik, bizitza igarotzen da, besterik gabe, elkar maitatzeari ikasten dugun bitartean. Horrelako zerbait izan daiteke kasu honen atzean dagoen misterioa. Datorren asteartean 19.00etatik aurrera, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean) komentatuko dugu.

Urte berri on eta irakurketa berri on(ak)!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude