X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El cielo de Lima

Juan Gómez Bárcena

El cielo de Lima

Juan Gómez Bárcena

Seix Barral, 2023

311 or.

ISBN 978-84-322-4233-5

 

Juan Gómez Bárcena idazlearen El cielo de Lima nobela izango da mintzagai apirilaren 30ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean).

JUAN RAMÓN JIMÉNEZ, MAITEA

Nork ez du inoiz amets egin poeta bohemio arrakastatsua izatearekin? Eta zer egingo zenuke hori lortzeko? Jakina, kontaktuak garrantzitsuak dira, batez ere miresten diren idazleenak. Adibidez, Juan Ramón Jiménezena. ‘El cielo de Lima’ liburuaren protagonistak Peruko bi gazte dira, José eta Carlos. Juan Ramón Jiménezen lana izugarri miresten dute eta berak bezala idaztearekin amets egiten dute. Liburuak sinatuta lortzearekin ere amets egiten dute. Horregatik, Georgina Hübner izeneko neska gazte baten itxura eginez, Jiménezi eskutitzak idazten dizkiote.

Horixe da Juan Gómez Bárcenaren istorio dibertigarriaren premisa. Izan ere, eleberria irribarre batekin irakurtzen da eta orriren batean edo bestean barre-algara bat ere azaltzen da. Istorioa, berez, benetan gertatutako pasadizo bat da, literatura txantxa bat, baina errealitateak fikzioa gainditzen du beti eta, kasu honetan, Juan Ramón Jiménez idazleak irudimenezko emakume horrekin obsesionatuta amaitzen du eta horrela hasten da eleberriaren alderdirik dibertigarriena: maitasunez beteriko kartena.

«En un cajón de su escritorio José atesora cada carta, cada estampilla lamida por la preciosa saliva del poeta. Cinco poemas manuscritos. Dos retratos firmados. Un libro dedicado en tinta púrpura, ‘con el más sincero de los afectos’, a la joven señorita Hübner, de Lima». Bi gazteen gutun eta abenturen artean, Juan Gómez Bárcenak irudimenezko mundo original eta komiko batera eramaten gaitu. Sedukzio-istorio honekin, errealitatearen eta fantasiaren artean mugitzen da engainu handi honen intrigari eusteko.

Nobelaren berezitasun interesgarrienetako bat estiloa da. Ederki idatzita dago eta, zalantzarik gabe, anbizio handiko eleberria dela esan daiteke. Juan Gómez Bárcenak istorioaren garaiko hizkera erabiltzen du: 1904koa. Beraz, hizkuntza dotore batekin eta dagoeneko erabiltzen ez ditugun hitzekin, edozein klasikok egiten duen bezala liluratzen gaitu. Izan ere, behin baino gehiagotan konparatu dute Cyrano de Bergerac-ekin edo Bolañoren estilo errealistarekin. Beste gauza berezi bat, garai hartakoa ere, eleberriaren antolaketa da. Lau kapituluk osatzen dute: komedia bat, maitasun istorio bat, tragedia bat eta poema bat. Horrek istorioaren amaieraren pistak ematen dizkigu, baina berdin gozatzen da.

Komikoa eta, batzuetan, zoroa izan arren, Joseren eta Carlosen abenturak amaiera tragikoa izan zuen; Juan Ramón Jiménezek berak poema batean jasoko zuen bezela. Baina eleberriak irauten duen bitartean, engainuak irauten duen bitartean, maitasunak irauten duen bitartean, Carmen Martín Gaitek esango lukeen bezala: bizitzak irauten duen bitartean, jarrai dezagun ipuinarekin. Kasu honean, gutunekin: «Yo quisiera llegar hasta U., hasta el Perú, que también existe pero podría no existir; o mejor, que fuera U. quien caminara de mi brazo por las avenidas de sosiego y crepúsculo de Madrid. Le gustaría tal vez a U. pasear conmigo, y acaso le gustaría también que nos detuviéramos a pastelear unos cuantos barquillos. Porque yo le regalaría uno, Georgina, le regalaría cien».

Juan Gómez Bárcenaren eleberria 2014ean argitaratu zen eta orduan zazpi hizkuntzatara itzuli zen. Juan Gómez Bárcenak Narratibako Ojo Crítico Saria eta Ciudad de Alcalá Saria irabazi zituen istorio honekin. Eta ez da harritzekoa, orrialde hauen bidez, idazlea, Santanderren 1984an jaioa, musa perfektua, bohemiaren sotanoak, lehen langile matxinadak eta poeta baten bihotza eraiki eta deskubritzen dizkigu. Umorez betetako eleberria da, baina horrek ez dio galarazten kontu serioagoei ekitea ahaztuko ez dugun istorioa kontatzen duen bitartean.

Datorren apirilaren 30ean José eta Carlosen abenturak komentatzeko elkartuko gara, betiko moduan arratsaldeko 19:00etan. Ordurarte, gozatu irakurtzen!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude