
Seix Barral, 2022
381 or.
ISBN 978-84-322-4097-3
«Hice mal en comprar este cuaderno, hice muy mal, pero ya es demasiado tarde para lamentarlo, el daño está hecho. Ni siquiera sé qué me empujó a comprarlo, fue casualidad».
Hau idatzi zuen Valeria Cossatik 1950eko azaroaren 26an bere egunkaria izango zen koadernoan. Horretan, inork jakin gabe, beti ezkutuan, 1951ko maiatzaren 27ra arte idatzi zuen kasi egunero. Horrela abiatzen da beraz El cuaderno prohibido, non berrogeita hiru urteko protagonistak, Italian gizarteko konbentzioekin eta familiako ardurekin itota bizi denak, bere bizipenak, zalantzak, kezkak, nahiak eta sekretuak idazten ditu.
«Pensaba que no había en toda la casa un cajón, un rinconcito que fuera solo mío. Me propuse hacer valer mis derechos desde ese mismo día».
Hala, su motelean, apurka-apurka, eguneroko hausnarketak apuntatzen hasi orduko, Valeria ama eta emazte rolen artean harrapatuta egoteak sortzen dion atsekabeaz jabetzen da.
«-¿Qué quieres tú escribir en ese diario? Dime…
De repente me eché a llorar; no entendíalo que me pasaba, solo que estaba muy cansada».
Orrialde hauen bidez, Valeriak bere egunerokoa kontatzen du eta, horrekin, 50eko hamarkadako Italia ezagutu dezakegu ere; gerrak utzi duen probreziak markatutako Italia hain zuzen ere, pixkanaka dena hobeto joango dela dirudien etorkizun bat eraikitzen ari dena. Baina ez hori bakarrik. Zalantzaz betetako emakume baten bidelagun ere bihurtzen gaitu koaderno honek. Askotan zoriontsua ez dena eta bere espazio propioa aurkitu eta besteen esanetara jarraitzearen artean eztabaidatzen den emakumea. Azken finean, Virginia Woolfek deskribatu zuen gela propio hori bezala erabiltzen du Valeriak koaderno sekretu hau. Hor, bere pentsamenduak paperean jarrita, bere ukazioez, ahalaeginez eta, garrantzitsuena, bere desioez jabetzen da.
«-Una mujer que trabaja- proseguía Clara-, sobre todo si es de nuestra edad, lleva siempre consigo la lucha entre la mujer tradicional que le han enseñado a ser y la mujer independiente en la que ha decidido convertirse».
Alba de Céspedesen eleberria 1952an argitaratu zen lehenengo aldiz. Idazle kubatar-italiarra erresistentziaren ahotsik eragingarrienetakoa izan zen Italiako faxismoaren urteetan. Izan ere, garai hartako egile irakurrienetakoa izan zen. Liburuak bakarrik ez, artikulu ugari ere idatzi zituen eta bere ahotsa askotan entzun zen irratian; arratsaldero, Clorinda ezizenarekin ezkutatuta, Radio Bariko frekuentzian hitz egiten baitzuen.
Alba de Céspedesek ere, Valeriak bezala, bere eleberriko protagonistak, egunkari bat zuen. 1952ko abuztuaren 21ean, hauxe idatzi zuen: «quizá sea demasiado fácil estar sentada frente al escritorio». Garrantzi handirik gabeko oharra dirudi, baina Alba de Céspedesek, faxismoak gertutik zelatatu zuen arren, beti erakutsi zuen idazketarekiko konpromisoa eta bizitzen ari zen une historikoarekiko. Eleberriaren hasieran kontatzen dutenez, Alba de Céspedesentzat idazteak munduari eta errealitateari modu kritikoan begiratzea esan nahi zuen, gertatutako guztia kontatzea, baina betiere esperientzia pertsonaletik harago joanez. Idazteak konprometitzea zekarren berekin, eta berak bere eleberri eta artikuluen bidez aurrera eraman zuen konpromiso hori; horrela Resistenzako ahotsik esanguratsuenetakko bat bihurtu zen.
El cuaderno prohibido emakumeek aurre egin behar izan dieten (eta gaur egun oraindik ere aurre egin behar dieten) bidegurutzeen erretratu handi bat da eta, aldi berean, garaiko testigantza historiko zirraragarria ere bada. Datorren asteartean denon artean komentatuko dugu, ordura arte: irakurri zoriontsu izateko!