X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

El museo, Susan Verde

El museo, Susan Verde

Testua: Susan Verde

Irudiak: Peter H. Reynolds

RBA, 2014

32 orrialde

ISBN 978-84-8488-268-8

Orixe Ikastolako LH 2B eta Presentación de María Ikastetxeko LH 3. mailak bat etorri dira El museo album ilustratua aholkatzerako garaian. Izan ere, Susan Verderen testuarekin eta Peter H. Reynoldsen ilustrazioekin osatutako liburu hau guztiz da gomendagarria. 

East Hamptoneko arte erakusketa batera eginiko bisita oinarri hartuta eta bere seme-alabetako baten erreakzioak inspiraziotzat erabiliz, Susan Verde idazleak museoan dabilen neskatila baten pasealdi liluragarria deskribatzen digu. Artelan indartsu baten aurrean, bihotza taupadaka hasten zaio protagonistari. Koadro bakoitzak sentimendu desberdin bat pizten dio: zoriona, txundidura, jakin-mina, tristura, haserrea, beldurra, barre algarak… gosea barne. Baina batez ere artelan batek sorraraziko dio harridurarik handiena.

Peter H. Reynoldsen marrazkien artean, artelan famatuen bertsio dibertigarriak eta bereak propioak daude, guztiak akuarelaz eginak. Denek, baina, bizia ematen diote Susan Verderen hitzei eta neskatoaren emozioak ezin hobeto islatzen dituzte artelan bakoitzaren aurrean sentitzen duenaren aurrean.

Liburu honek gazteenak museoren bat bisitatzera animatuko ditu, ezbairik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude