X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Gure hiztegi magikoa, Pello Añorga

Gure hiztegi magikoa

Testua: Pello Añorga

Irudiak: Jokin Mitxelena

Aizkorri, 2012

34 orrialde

ISBN 978-84-8263-399-2

Altza Herri Eskolako LH1B taldeak, Pello Añorgaren Gure hiztegi magikoa liburua gomendatu digute oraingoan. 

Gaueko bederatziak jo dute eta Igor ez da logure. Aitari ipuin bat kontatzeko eskatu dio baina honek ez du ipuinik kontatzeko gogorik. “Gaur Hiztegi Magikoa erakutsiko dizut”, esan dio Igorri.

Hiztegi berezia da, inondik inora. Hitz magikoak behin eta berriz ahots gora errepikatuz gero, guztiz bestelako esanahia hartzen dute. ARBELa BELAR bihurtzen da; BARRE berriz, ARREBA. Pertsonen izenak ere magikoak izan daitezke: PAKO, KARLA… eta hara non IGOR berarena ere. Zer gertatzen da, ordea, beti berdin entzuten diren hitzekin?

Seme-alabekin hizkuntzaren bidez jolasteko liburu aparta. Jokin Mitxelenaren ilustrazioek jokuan barneratzen laguntzen dute, hitzen esanahiarekin jolastuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude