Alfaguara, 2025
293 or.
ISBN 978-84-10496-27-9
Hasta que empieza a brillar liburu ederra eta zehatza da, Maria Molinerren 125.urtebetetzean heldu baita, martxoaren 30ean hiztegiko hitz guztiak distirarazi zituen egileak 125 urte beteko zituen. Guk, urriaren 22an, beraz, San Telmo Museoan, festa handi bat izango dugu, ospakizun hirukoitza: alde batetik, liburutegien alde topa egingo dugu; bestetik, Maria Moliner handiaren oroimena ohoratuko dugu; eta azkenik, eskerrak emango dizkiogu Andres Neumani liburu hau, emakume bikain baten istorioa, oparitu digulako. Asteazkenean, 19:00etan elkartuko gara. Solasaldian idazlea egongo da. Ez huts egin!
-Muy bien, Antoñito, ¿y qué quiere decir exuberante?
-Le juro que esa me la sabía, profe.
-Pues para algo está el diccionario.
-Voy. Eh, «abundante y copioso en exceso».
-¿Y qué quiere decir copioso, Antoñito?
-Ni idea. ¿Que se copia mucho?
-Lee de nuevo y trata de adivinar.
Gogoan al duzu zenbat aldiz kontsultatu zenuen hiztegia eskolan edo etxean? Agian, garai digital hauetan, behatzak hitzez betetako orrialde horietan mugitzeko ohitura galdu dugu. Baina garai batean, elkar ulertu eta ulertarazteko, hitzen esanahia jakin eta hiztegian bilatu behar genuen. Inguratzen gintuena eta gertatzen zitzaiguna zehatz izendatzen ikasi behar genuen liburu potolo horrekin. Letra horiek guztiak liburuetan batera zer esan nahi zuten jakin behar genuen, Historia ez ezik, gure historia bera ere ulertzeko eta kontatu ahal izateko. Baina, gogoratzen al duzu zenbat buelta eman zenizkion hiztegi horri? Zenbat aldiz irakurri zenuen definizio bera ezer ulertu gabe? Zenbat hitzek eraman zintuzten letra batetik bestera, definizio batetik bestera? Zenbat zalantza sortu dizkizu hiztegiak? Agian, elkar ulertzeko irrikagatik. Agian, hitzekiko, hizkuntzarekiko zuen grinagatik. Agian, literaturaren munduarekiko leialtasun eta konpromisoagatik. Agian, bere genero kontzientziagatik. Agian, hitzek eskuan distira egiten ziotelako. Beharbada, horregatik edo ezergatik, Maria Molinerrek Diccionario de uso del español idatzi zuen; «el más completo, útil y divertido de la lengua castellana», Gabriel Garcia Marquez-en arabera.
Badakigu Maria Moliner berrogeita hamar urte eta lau seme-alaba zituela hasi zela Diccionario de uso del español hiztegia idazten. Baita 15 urte behar izan zituela osatzeko. Baina ez dakigu zergatik. Eta horixe da, hain zuzen ere, Andres Neumanek eleberri eder honetan erantzun nahi duen galdera. Zergatik eseri zen berrogeita hamar urterekin, dictadura frankista garaian, hiztegi bat idaztera? Nola osatu ahal izan zuen, ia bakarrik, inoiz argitaratu den egile-hiztegirik garrantzitsuena?
-¡Seboso y chivato! Ríete, ríete. Pero él está ahí y yo sigo aquí.
-Ponte en su lugar, querida. Tu diccionario se vende más que sus últimos libros. Y ningún libro suyo se llama como él.
Hala izan zen, hala da: Maria Moliner hiztegia, Celaren liburuak baino gehiago saltzen zen. Enbidia egongo zen, akaso horregatik Celak ezezkoa eman zuen Maria Moliner Akademiaren parte izateko aukerari? Damaso Alonso eta Maria Molinerren arteko elkarrizketaren zati bat baino ez da hau, akademikoen ezezkoa ezagutu ondoren. Tentsio historikoz beteriko eszena da, zoragarria: espazioak konkistatzen hasiak diren emakumeen mugimendu baten aurkako patriarkatua; lagunartekoaren aurkako kanona. Bisita hau lautan banatzen da eta Maria Moliner bezalako pertsona liluragarriaren bizitza kontatzeko koxka ere bada. Andres Neumanek, egitura kronologiko batean, Maria Moliner erretratatzen du, haurtzarotik ustekabeko amaiera arte. Bidai ederra da hau, poesiaz beterikoa eta hitz aproposekin hornitua. Denak distiratsuak, noski.

