X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hermanito

Amets Arzallus

Susa, 2019
142 or.
ISBN 978-84-17051-34-1

‘Hermanito’ oharkabean pasatzen zaizkigun istorio horietako bat izan liteke, albiste txarren pilaketarekin egunerokoan galtzen diren horietakoa. Entzuten diren, baina barneratzen ez diren albiste horietako bat. Baina ez da hala. Zorionez, Amets Arzallus bertsolariak Ibrahima Balde entzun zuelako 2018ko urriaren amaieran bere patuak gurutzatu zirenean eta bere historia liburu moduan iritsi zaigulako. Inor ez da berdin ateratzen liburu honetatik, Ibrahima Baldek ahotsarekin eta Amets Arzallusek eskuarekin idatzitako liburu honetatik.

Orokortasunek dena suntsitzen dute. Testuinguru justuarekin irudi gehiegi izateak anestesiatu egiten gaitu, izenburu handiek abailtzen gaituzte. Garai hauetan, zaila da istorio bati heltzea. Ia ezinezkoa da zerbaitek gu zeharkatzea. Etorkinez eta afrikarrez maíz hitz egiten entzuten dugu, eta hitz egiten dugu, baina badakigu benetan zertaz ari garen? Kontziente gara zifra eta albiste horien atzean izen-abizenak dituzten pertsonak daudela? Ahazten al dugu, agian, pertsona adina istorio daudela?

“«Miñán, ¿a qué has ido a Libia? », le pregunté. En el idioma popular, la palabra miñán significa hermana pequeña o hermano pequeño. Hermanito. Me dijo que quería llegar a Europa. (…) El crédito del teléfono se iba a agotar y le pregunté dónde estaba. Me dijo que en Sabratha, en el gran campo de refugiados de Baba Hassan, esperando una ocasión para cruzar el mar. «Ten mucho cuidado, miñán», le dije. Me contestó que sí, que tendría cuidado, que me lo prometía.
A los tres o cuatro días salí a buscarlo, en un minibús que iba de Conakri a Siguiri. Eran las diez cero cero.”

Horrela abiatu zen Ibrahima Balderen odisea. Ez zen inolako amets edo bizitza hobeago baten bila irten. Etxetik alde egin zuen bere anaia txikia aurkitzeko, munduan gehien maite zuen pertsona. Istorioa bere oso gordina da, Ibrahimak basamortuak, mugak eta itsasoak zeharkatu behar izan ditu, baina kontatzeko modua desberdina da. Horixe da liburu honen baliorik handiena. Amets Arzallusek ariketa ederra eta eskuzabala egin du Ibrahimaren begirada inozo eta zauritua atzemateko. Batzuetan, kontakizunaren gordintasunarekin ere, Ibrahimaren hitzak poetikoak dira. Istorio aberasgarria izateaz gain, oso ederra da.

Epilogoan, Amets Arzallusek kontatzen duenez: “conducía con aquella voz, con los fragmentos de su vida, dando vueltas en mi cabeza, y con una preocupación: de qué forma escribirlo. Cómo escribir una herida sin rasgar el pudor y la intimidad de quien la sufre. Cómo escribir con respeto, sin exhibirme en acrobacias con el dolor ajeno”. Lortu zuen. Ibrahimaren jatorri, balentria eta zaurien berri ematen dun kontakizuna lortu zuen. Munduari buelta ematen ari den kontakizuna lortu zuen. Entzuten eta barneratzen ari garen kontakizuna lortu zuen. Zeharkatzen gaituen kontakizuna lortu zuen.

Honela dio Ibrahimak: “nire anaiaren ondoan eseri ohi nintzen, eta hitz egiten nion, orain zuri hitz egiten dizudan bezela. Ahoarekin eta begiekin hitz egiten nion. Horrela hitzak ez dira erortzen”. Datorren asteartean, ikasturteko azken literatura solasaldian luze eta zabal hitz egingo dugu erori ez diren hitz hauetaz guztietaz. Ordurarte!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude