X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Hiztegi jolastia, Joxan Ormazabal

Hiztegi jolastia

Testua: Joxan Ormazabal

Irudiak: Elena Odriozola

Elkar, 2002

44 orrialde

ISBN 84-8331-916-0

Altza Herri Eskolako LH1B taldeak Joxan Ormazabalen Hiztegi jolastia dakarkigute.

Bi ataletan banatuta; alde batetik alfabetoa eta bestetik euskarak berezko dituen fonema batzuk kontuan hartuta (dd, tt, ts, tx…) 34 poema dibertigarri biltzen ditu liburuak. Batzuk erabat originalak, beste batzuk tradiziotik edaten dutenak. Jolas eginez alfabetoan eta irakurtzen trebatzeko ezin hobeak.

Baten bat nabarmentzekotan, hona hemen Y letrari eskainitako poema aparta:

Idatzi Y
Irakurri I
Grekoa naiz ni.
Hizkuntza batzuetan
Asko azaltzen naiz
Beste batzuetan gutxi.
Yamamoto,
Yamagata,
Yamaguchi.

Elena Odriozolaren marrazki ederrak ezinbestekoak dira hitzei bizia emateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude