X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Jende likidoa

Jende likidoa, Nerea Arrien

ISBN: 978-84-9109-601-6

Donostia:Erein,2021

192 or.

Joan den martxoaren 20an, Lugaritzen hilero egiten den euskarazko solasaldian, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua mintzagai izan genuen. Oraingo honetan idazlea bertan izan zen eta solasaldian parte hartu zutenek aukera ezin hobea izan zuten liburuari buruzko azalpen interesgarriak entzuteko.

Nerea Arrien /Lekeitio, 1976-)

Biokimika eta piano ikasketak egin zituen, eta irakaslea da gaur

egun.

Bere testuek argia ikusi zuten lagun argazkilari baten argazkiei

hitzak jarri zizkienean. Ordutik hona, kolaborazio asko egin ditu

hainbat aldizkaritan.

Lizardi sariaren eskutik etorri zen bere lehenengo liburua:

Pentsatzeko txokoa (Erein, 2016).

Haur eta gazte literaturan: Atrapa eguna (Erein, 2017), Eskola

hodeian (Erein, 2018), Etxegabetuak (Erein, 2020).

Helduen narratiban, Hirutter nobela (Erein, 2018), eta nobela eta

ipuin-liburu arteko erdibidean dagoen Jende likidoa (Erein, 2021).

Azkeneko liburua Zoonomia poesia liburua izan da. Liburu

honengatik Xabier Lete saria lortu zuen, 2022an.

Solasaldian Jende likidoa liburuaren inguruan aritu ziren. Arrienek helduentzat idatzi duen bigarren liburu honek,, lehenengoa Hirutter eleberria izan zen, hasieran ipuin edo narrazio bilduma ematen du baina eleberria balitz bezala irakur daiteke.

12 kontakizun daude, kontakizun guztiak gure garaian garatzen dira eta Donostian girotuta daude.

Zygmunt Bauman (Poznan, Polonia, 1925Leeds, Erresuma batua, 2017) filosofo eta soziologoaren modernitate likidoaren kontzeptua abiapuntu hartuta, Nerea Arrienek itsasoarekin eta uraren zikloekin lotuta pertsonai likido batzuk sortu ditu. Baina, zergatik dira likidoak? Zer da pertsonai likido izatea? Arrienen hitzetan Baumanek esaten zuen pertsona likidoak etengabeko bilaketan egoten direla. Etengabe bilatzen dituzte haiek mugiarazteko edo konbentzitzeko ideiak. Gizarte likidoan berregokitzea, birziklatzea eta lanbidez aldatzea ohikoa da.

Ideia horretatik abiatuta Nerea Arrienek adierazi zuen gaur egungo gizartean erlazioak baino konesioak daudela. Jendearekin konektatzen dugu baina gizarte likido honetan siurgabetasunean bizi garenez ez dago konpromesurako joerarik. Aldaketen abiadura oso bizkorra da eta ezegonkortasuna omen da ezaugarririk nagusia.

Uraren zikloarekin lotzen du etengabeko mugimendua eta aldaketa. Solidotik, likidora eta gaseosora.

Uraren beste ezaugarri batzuk ere hartu ditu autoreak : baretasuna, moldagarritasuna, erritmikoa izatea, mugitzeko duen gaitasuna. Egunerokotasuna ere delako. Eta ipuin hauek egunerokotasunean oinarrituta daude. Arrienen esanetan ”Horregatik, aukeratutako urak prosaikoagoak dira: estoldak, malkoak, balde bat lixibaz betea, akuariumeko piszina bat, hoditeriak, arraska buxatuak…”

Liburuan dagoen gizarte likidoak Identitate asko izateko aukera ematen digu,” batzuk ama dira, baina izan daitezke lagunak, langileak, emazteak.. Ura izan liteke lurruna, gasa, solidoa… baina azkenean uraren zikloan daude denak kateatuta”. Liburuan dauden pertsonai guztiak konektatuta daude baina alde batetik gizartea indibidualismoan oinarritzen denez, eta aldi baterakoa eta ezegonkorra bihurtu denez, alderdi sendorik ez du eta hori ere liburuan azaltzen diren historietan nabaritzen da.

Hizkuntzaren aldetik liburu honen historietan autoreak adierazi zuen bere nomiara itzultzen dela berbaren bidez, umeetako berbak amak esaten zizkionak. Berba horiek erabiltzen ditu emozio sakonak azaltzeko. Hizkuntza, gaztelaniaz esaten dugun bezala, “hogar” bezalakoa da ez “etxea” bakarrik, eta beti gustora gauden toki horretara itzuli nahi dugu. Beraz, autoreak hitz egokiak erabili ditu bere barnean dituen emozioak azaltzeko.

Liburu hau poesiaz beteta dago. Zenbait narrazio oso poetikoak dira. Prosa poetikoa. Autoreak aitortu zuen erosoagoa sentitzen dela poesian murgilduta prosan baino.

Narrazio bakoitzaren atarian metafora gisa uraren zikloko fenomenoa azaltzen da. Sarrera horiek, berez, historia propioa dute.

Musika ere protagonista da kontakizun bakoitzean eta genero eta estilo desberdinetako abestiak mundu emozionalera ere eramaten gaituztenak.

Oso liburu berezia, sakona eta poetikoa Nerea Arrienek eskeini diguna. Bere presentzia eta azalpenak Maite Gonzalez Esnalek gidatzen duen solasaldia borobildu zuten.

Datorren hilabetean Apirilak, 17, arratsaldeko 5etan, Maryse Condèren Bihotza negar eta irri liburuaren inguruan solasaldia egingo dute Lugaritz Kultur Etxean.

 

 

 


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude