X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La bailarina de Izu, Yasunari Kawabata

La bailarina de Izu
Seix Barral, 2016
236 or.
ISBN 978-84-322-2917-6

Datorren asteartean, 2023ko ekainaren 27an, Donostiako Libuturegi Nagusiko ikastaroaren azken solasaldirako elkartuko gara. Oraingoan Yasunari Kawabata idazle japoniarraren lehen lanaz arituko gara. Gainera, datorren ikasturteko lehen zatirako irakurketa-programa aurkeztuko dugu.

Yasunari Kawabata izan zen 1968an Literaturako Nobel Saria lortu zuen lehen egile japoniarra. Osakan jaio zen 1899an, familia aberats batean; hala ere zorigaiztoko haurtzaroa izan zuen. Lau urterekin umezurtz geratu zen eta aitona-amonekin bizitzera joan zen. Haurtzaroan ahizpa bakarra ere galdu zuen. Adin-nagusitasunera iritsi aurretik, Tokiora joan zen bizitzera, eta han Unibertsitatean sartu zen ingeles literaturako ikasketak egiteko; handik urtebetera, japonierazko literaturara aldatu bazen ere. Garai hartan bere lehen lanak idazteaz gain, joera abangoardistenen adierazgarri ziren hainbat literatur aldizkariren sorreran parte hartu zuen. Kazetari gisa ere lan egin zuen, eta oso bizitza kultural aktiboa izan zuen, nahiz eta inoiz ez zen inplikatu Bigarren Mundu Gerraren aurreko nazionalista sutsuan.

Denborak aurrera egin ahala, gero eta bakartiago bihurtu zen. Idazleak berak esaten zuen gerra izan zela bere obran eragin handienetako bat, bere familiakoen galerarekin batera. 50eko hamarkadatik aurrera, nazioartean onarpen handia lortu zuen, hainbat sari garrantzitsu eta, jakina, 1968ko Literaturako Nobel saria barne, japoniar kulturaren edertasunari buruzko hitzaldi batekin jaso zuena. 1972an, gaixorik eta deprimituta, bere buruaz beste egin zuen itsasertzeko apartamentu txiki batean. Kawataren izenburu esanguratsuenen artean aipagarriak dira Mil grullas (1949-1951), El rumor de la montaña (1949-1954), País de nieve (1935-1937), El maestro de Go (1951), La casa de las bellas durmientes (1961), edo Kioto (1962). 1927ko datarekin, La bailarina de Izu Kawabatak argitaratu zuen lehen lana izan zen, eta ondorengo ekoizpenean giltzarri izango ziren zenbait gai aztertzen ditu.

  • La bailarina de Izu kontakizunarekin batera beste narrazio laburrago batzuk argitaratu ohi dira, “Historias de la palma de la mano” izeburupean. Guztien arteko lotura edo konexioa ikusten diezu?
  • Duela ia 100 urte idatzitako obra japoniar baten aurrean gaude. Urrunekoa gertatu al zaizu? Zure ustez, narrazioaren zer alderdik mantentzen dute, gaur egun, nolabaiteko garrantzia edo interesa?
  • Adituek diotenez, lan hau neurri batean autobiografikoa da, Kawabataren gaztaroko bizipen batzuk islatzen baititu. Ezaugarri autobiografiko horietakoren bat antzeman duzula uste duzu?
  • Lehen fikzio honetan idazlearen obran giltzarri diren hainbat gai ere agertzen direla uste dute: lehen maitasuna, erotismoa, malenkonia. Beste gai garrantzitsuren bat identifikatu al duzu?
  • Kawabatak esan ohi zuen berarentzat ondorioak baino garrantzitsuagoak direla “binetak” edo “eszenak”. Horregatik, bere narrazioetako asko amaitu gabeak dirudite. Zer deritzozu horri?

La bailarina de Izu-ri buruz hitz egiteko hitzordua ekainaren 27an izango da, 19:00etan, Liburutegi Nagusiko jarduera aretoan, San Jeronimo kalean. Ikastaroaren azken saioa izango da eta hurrengo ikasturtearen lehen zatirako egitaraua aurkeztuko dugu. Programa eskuratzeko, liburutegira joan zaitezke edo alderdiederliburutegia@donostia.eus helbide elektronikora idatzi. Bertan, online solasaldia jarraitzeko esteka ere eskatu dezakezu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude