X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La más recóndita memoria de los hombres

Mohamed Mbougar Sarr

Itzulpena: Rubén Martín Giráldez
Anagrama, 2022
445 or.
ISBN 978-84-339-8125-7

«De un escritor y de su obra, como mínimo, podemos saber lo siguiente: uno y otra caminan juntos por el laberinto más perfecto imaginable, un largo camino circular donde el destino se confunde con el origen: la soledad.»

Zaila da La más recóndita memoria de los hombres liburua definitzea. Agian, egokiena labirinto handi bat dela esatea da; labirinto perfektua eta irudimenez josia, bide luzea, zirkularra, non azkenean bakardadea protagonista nagusia da. Eleberri baten bakardadea, idazle baten bakardadea, azken finean, gure bakardadea.

«El camino de soledad me espera.».

Thriller literarioa da. Literaturaz betetako literatura. Matrioshka moduko bat. Jolas bat. Hasiera-nobela bat. Bilaketa bat. Kolonialismoaren zaurien azterketa bat. Fikzioaren, irudimenaren eta literarturaren boterearen ospakizuna. Kontua da idazketaren indarraren bidez bizitza kontatzen digun liburua dela hau.

«De la misma manera, poco importaba la persona, la mistificación o la leyenda tras T.C. Elimane; era a este nombre al que debíamos la obra que había cambiado nuestro punto de vista acera de la literatura. Quizá de la vida. El laberinto de lo inhumano: así se titulaba, y nosotros acudíamos a sus páginas como los manatíes acuden a beber a la fuente.»

Parisen bizi den Diégane Latyr Faye idazle afrikar gazteak eleberri galdu bat aurkitzen du eta desagertutako egileari buruz ikerketa hastea erabakitzen du. Hala hasten da istorio hau. Eleberria T.C Elimane afrikarrarena da, eta izenburua El laberinto de lo inhumano da. Diégane obsesionatu egiten da eta kasi ero baten moduan hainbat hariri tiraka hasten da, baina, batez ere, sekretu asko gordetzen dituen emakume misteriotsu baten istorioez baliatzen da. Bidai eta bilaketa honetan, bera bezalako idazle afrikar gazte talde batek laguntzen du. Elkarrekin edaten dute, maitemintzen dira eta, batzuetan, arrazoitik urrun idazten dute. Denak, literatura zaleak dira. Denak, literaturaren indarrarekin bizi dira.

«Terminó la velada, pero nos seguimos viendo los días siguientes en casa de uno u otro, o en bares, para intercambiar impresiones sobre el libro y confiarnos nuestros sueños de escritores.»

Anbizio handiko eleberri honen egilea Mohamed Mbougar Sarr da. Senegalen jaio zen 1990ean eta orain Frantzian bizi da. Hau ez da bere lehen liburua, aurretik idatzi du: Terre ceinte, Ahmadou-Kourouma Saria, Mestiza Eleberri Sari Nagusia eta Ikasleen Eleberri Mestizoaren Saria irabazi dituena; Silence du choeur, Irakurleen Eleberri Mestizoaren Saria, Porte Dorée Literatura Saria eta Littérature Monde- Étonnants Voyageurs Saria jaso dituena; eta De purs hommes. Honek, La más recóndita memoria de los hombres izenekoak, oraingoz, Goncourt Saria, Transfuge Saria frantsesezko eleberri onenari eta Hennessy Liburuaren Saria jaso ditu.

Denbora eskeini behar zaion liburua da, baina harrapatzen duena. Orri batzuk izugarri ederrak dira. Literaturarekiko eta irakurtzen dugunontzako maitasun adierazpena da. Esaidazue, zein liburuk aldatu dizue bizitza? Datorren asteartean, hilaren 25ean, Mohamed Mbougar Sarr-en labirintoan galduko gara eta galdera batzuei erantzuna bilatzen saiatuko gara, baina, batez ere, beti bezala, literaturaz gozatuko dugu. Laster arte, irakurleok!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude