X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

La noche de la visita, Benoit Jacques

La noche de la visita

Testua: Benoit Jacques

Irudiak: Benoit Jacques

A Buen Paso, 2008

112 orrialde

ISBN: 978-84-937211-8-3

 

Jakintza Ikastolako LH3Cko ikasleek Benoit Jacquesek idatzi eta irudiztaturiko lan hau proposatzen digute oraingoan, Frantzian argitaratutako haur liburu onenaren Baobab 2008 saria jaso zuena. Egile belgikar honen lanak bere estilo eta gai atipikoengatik bereizten dira, ikuspegi arriskutsu batekin, etiketatzeko zailak direnak, eta lan hau horren adibide garbia da. Komiki gisa sailka genezake, baina baita eleberri grafiko gisa ere, poema moduan idatzitako testuekin, baina baita antzerki estiloan ere.

Lan honetan Benoitek Txanogorritxuren alegiaren azterketa satiriko bat egiten du, non, bere bilobaren zain ohean dagoen amonak, ustekabeko bisita bat jasotzen duen gauaren erdian. Bisitari misteriotsuak pazientzia hartu beharko du amonaren gorreriari eta burugogorkeriari aurre egin eta atea ireki diezaion. Umorez eta bertso moduan idatzita, egileak bisitariaren nortasunaren eta honen asmoen inguruko jakin-mina mantentzen du azken unera arte.

Irudiak expresionista tankerakoak dira, sinple eta eskematikoak, bi pertsonaiak karikatura makurren bidez aurkezten dizkigularik. Bisitariaren eta kanpoko tonu beltz eta grisek barneko eta amonaren tonu gorri eta txuriekin kontrastatzen dute argi eta garbi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude