X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Literatur solasaldien egutegia, 2015eko iraila-abendua

Liburutegi Nagusiko San Jeronimoko aretoan hiru solasaldi daude: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Euskarazkoaren dinamizatzailea Iñigo Aranbarri da, irailaren 15ean, Alaa Al Aswaniren Jakobian erakina irakurriko zuten eta urriaren 6an Koldo Izagirreren Lorea Gernika, andrazko bat.  Ordutegia, arratsaldeko 19:30ean.

Gaztelaniazko taldearen dinamizatzailea, berriz, Amaia García da, Bookhunterblog blogaren egilea. Egitarauan lau izenburu dituzte: irailaren 29an, Siri Hustveden El verano sin hombres; urriaren 20an, Lourdes Oñederrak Intemperies liburuaren solasaldian parte hartuko du; azaroaren 24an, Izrail Méterren La quinta esquina eta abenduaren 15ean Henry Jamesen Otra vuelta de tuerca. Saio guztiak 19:30ean hasiko dira.

Ingelesaren kasuan, Donostia Book Club taldeak antolatzen ditu saioak Slawka Grabowskaren eskutik. Egutegian lau liburu dituzte: irailaren 14an, Charlotte Perkins Gilmanen Herland; urriaren 19an, Roald Dahlen Lamb to the Slaughter; azaroaren 9an, Jane Harrisen Gillespie and I; eta abenduaren 14an, David Nichollsen One Day.  Saioak 19:45ean hasiko dira.

Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian Irakurketa Errazeko solasaldiak egiten dira Easo Garaguneko kideekin. Irailean William  Shakespearen Romeo y Julieta irakurriko dute.

Aiete Kultur Etxeko solasaldietan Literatua eta Zinea uztartzen dira. Literaturako dinamizatzailea Lola Arrieta da eta Fernando Mikelajauregik egiten du pelikulen aurkezpena. Urriaren 8an, 19:00etan, Marcel Prousten En busca del tiempo perdido liburuaren solasaldia egingo dute, eta hurrengo egunean, urriaren 9an, 18:45etan, Jacques Beckerren París, bajos fondos pelikularen emanaldia. Azaroaren 12:00an, Italo Svevoyren La conciencia de Zeno liburuaz mintzatuko dira eta abenduaren 10ean, Milan Kunderaren La insoportable levedad del ser.

Egia Kultur Etxeko solasaldietan zientzia fikziozko liburuak irakurtzen dira. Dinamizatzailea Juan Luis Diaz da eta hiruhileko honi hasiera emateko, urriaren 7an, Luis Gascak Jodorowsky: amigo y visionario hitzaldia emango du. Azaroaren 4an, Iban Zaldua idazleak Si Sabino viviría, bere liburuaren solasaldian parte hartuko du. Abenduaren 2an William Gibsonen Neuromante liburuarekin amaituko dute. Egiako saioak arratsaldeko 18:30ean izan ohi dira.

Ernest Lluch Kultur Etxeko liburutegiko solasaldien dinamizatzailea Javier Mina da, eta irakurriko dituzten liburuak ondorengo hauek izango dira: urriaren 14an, Vladimir Navokoven Lolita; azaroaren 11an, Maite González Esnalen Viajes, frutas y barrios; abenduaren 9an, Patrick Modianoren Dora Bruder. Amarako saioak 18:30ean dute hasiera.

Intxaurrondo Kultur Etxean hiru saio mota antolatzen dira. Literatur solasaldiak gaztelaniaz Iñaki Urdanibiarekin, euskarazko solasaldiak Iratxe Retolazarekin eta komiki solasaldiak Juan Manuel Díaz de Guereñurekin. Iñaki Urdanibiak zuzentzen duen solasaldien gaia Praga eta bertako idazleak izango da, egitarauan hiru liburu dituzte: urriaren 15an Jaroslav Haseken Las aventuras del valeroso soldado Schwejk; azaroaren 19an, Franz Kafkaren El proceso; abenduaren 17an, Brohumil Hrabalen Yo que he servido al rey de Inglaterra. Saioak 19:00etatik aurrera izaten dira.

Euskarazko saioak Plazara Goaz Elkarteak antolatzen ditu Iratxe Retolazaren gidaritzapean. Urritik apirilera hiru liburu irakurriko dituzte, urriaren 22an Marisol Bastidaren Mikel Laboaren biografia bat; otsailaren 25ean Danele Sarriugarteren Erraiak, eta apirilaren 28an, Mikel Antzaren Atzerri. Saioak arratsaldeko 19:00etan izaten dira.

Juan Manuel Díaz de Guereñuk zuzenduko dituen komiki solasaldietarako hiru liburu aukeratu dituzte, urriaren 13an Guibert Lefèvre y Lemercieren El fotógrafo; azaroaren 10ean Dino Battagliaren Totentanz eta abenduaren 9an, Jaime Hernándezen Chapuzas de amor.Saioak arratsaldeko 19:00etan izaten dira.

Antiguako Lugaritz Kultur Etxean hilabetero elkartzen dira euskarazko liburu baten inguruan Literatura eta Kafea izeneko programan. Dinamizatzailea Maite Gonzalez Esnal da eta urriaren 5an hasiko dira Ramon Saizarbitoriaren Bihotz bi liburuarekin. Azaroaren 9an, Elena Ferranteren Adiskide paregabea izango dute eta abenduaren 14an Pello Lizarraldaren Sargori. Saioak arratsaldeko 17:00etan izaten dira.

Azkenik, Groseko Okendo Kultur Etxeak udazkenetik aurrera narrazio laburren solasaldiak antolatuko ditu Ane Merinoren eskutik. Egitarauan hiru liburu dituzte, urriaren 28an Harkaitz Canoren Enseres de ortopedia inútil; azaroaren 25ean Kjell Askildsenen, La señora M, En el café, Elisabeth eta Los perros de Tesalónica, Todo como antes liburuan argitaratuak eta abenduaren 16an, Ana María Matuteren Algunos muchachos, La puerta de la luna bilduman argitaratua. Solasaldiak liburutegian izango dira eguerdiko 12:00etan.

Bestalde, Donostiako liburutegien sareko bazkideek eta Donostia Kulturako kideek, maileguan eskatu ditzakete solasaldietan irakurriko diren liburuak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude