X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Los niños del otro lado, Nykko

Los niños del otro lado 1. El otro mundo

Testua: Nykko

Irudiak: Jaffré Bannister

Dibbuks, 2011

144 orrialde

ISBN 978-84-92902-65-1

Aitor Ikastolako LH 5B gelatik, Los niños del otro lado komikiaren lehen liburua gomendatu digute: El otro mundo. Nykko eta Bannisterrek sortutako komiki honek Lyon-eko Komiki Jaialdian Gaztedi Saria jaso zuen 2007an, El pasaje lehen liburukiagatik. 

Abentura eta fantasiazko komikien barruan kokatzen da liburua eta Rebecaren aitonaren heriotzarekin hasten da. Aitonaren etxean bertan, Rebecaren lagunek tupust egingo dute, ustekabean, mundu ezezagun batera eramango dituen ate batekin. Orduan konturako dira aitonak urteak zeramatzala zoragarria bezain beldurgarria den mundu bitxi hori esploratzen. Sorpresaz beteriko abentura zirraragarrietan murgilduko dira horrela gazteak, baina mundu berri horren patua Itzalen nagusia deituriko pertsonaiaren esku egongo da.

Komikiko binetak ekintza eta kolorez beteta daude eta onomatopeien erabilerak pisu handia du narrazioan. Honek guztiak irakurketaren erritmo bizia ahalbidetzen du.

Laguntasuna, iniziazio-bidaia zein ongia eta gaizkiaren arteko gatazka lantzen dira, besteak beste, hasieratik bukaeraraino irakurlea harrapatuko duen liburu honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude