X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Lurralde ezezaguna

Luis Leante

Lurralde ezezaguna, Luis Leante

Juan Luis Zabala, itzultzailea
Edebe, 2023
242 or.
ISBN9788483785843
14 urtetik aurrera

Sute batean agertutako hezur batzuei buruzko ikerketa da misteriozko nobela honen ardatz nagusia. Badira lau urte sutea gertatu zenetik eta gertakari hura gertutik bizi izan zuten pertsonen zein haien lagunen testigantzak jasotzen dira istorio honetan.

Hondares izeneko herrian gertatu zen sutea. Bertako janari eta edarien hornidura enpresa bateko kutxa gotorrean agertzen dira hezurrak. Sutearen inguruko ikerketak enpresako nagusiaren alabak eta bere lagunek ekintzarekin zerikusia dutela azalerazten du. Haiek denak, Hondares herriko BHIko ikasleak dira. Ikerlariak herriko hainbat pertsonari egingo dizkie elkarrizketak eta, era horretan, sutean gertatutakoa argituko du

“Ez dago umiliazioaren infernua baino lurralde ezezagunagorik” dio liburuko kontrazalean nabarmendutako esaldiak, eta umiliazio eta mendekuzko istorio honetako pertsonaiek hala isladatzen dute.

Pertsonaiak gertukoak egiten dira eta bai eta, neurri handi batean, gertaerak ere. Istorio nagusia eta kontatzen diren gertakizun saldoa ondo harilkatuta daude, ahots asko dira eta traman ez galtzea zein istorioan aurrera jarraitzeko gogoa pizten du.

Juan Luis Zabala idazle eta itzultzaileak itzulitako liburua da. Ibilbide luzeko idazleak, Luis Leantek, Territorio desconocido izenburupean argitaratu zuen. XXXI Edebe Sariaren irabazlea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude