X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Mi planta de naranja lima

Vasconcelos, José Mauro de

Mi planta de naranja lima
Libros del Asteroide, 2011
202 p.
ISBN: 978-84-92663-43-9

Mi planta de naranja lima liburuan musika kasi beste protagonista bat da, leku garrantzitsua betetzen du. Zézé haur alaia eta sentibera da eta kantatzea asko gustatzen zaio. Edozein aukera aprobetxatzen du kantatzeko eta besteen ahotsak eta kantak entzuten hunkitzen da. Adibidez, ez du zergatia ondo ulertzen, baina ama kantatzen duenean triste sentitzen da eta Ariovaldo jaunaren tangoak entzuten dituenean liluratuta gelditzen da bera entzuten. Hain zuzen, Zézék, José Mauro de Vasconcelosen eleberrian dioenez: «el tango; era de las cosas más bonitas que yo había oído en mi vida». Horregatik, oraingo honetan, gomendio hau musikarekin irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet. Lerro hauek irakurtzen dituzuenean edo Mi planta de naranja limaren orrialdeak errepasatzen dituzuenean, istorio honetako protagonista hunkitzen duen abestietako bat entzuteko esteka duzue hemen.

 

Casinina pequeñina (2 kapitulua, 31.o)

https://www.youtube.com/watch?v=TnIg362GHyo

 

Mi planta de naranja lima 1968an argitaratu zen lehen aldiz eta Zézé izeneko haur baten istorioa da. Bost urteko mutiko bat da, bizitzara irekitzen ari dena eta goizegi heldu bihurtu behar dena. Bihurrikeri batetik bestera dabil beti eta horregatik erreprimendak eta kolpeak besterik ez ditu jasotzen, baina haur adimentsua eta sentibera da, familia pobre batean hazten dena. Bizitza aldapan gora jartzen denean edo triste sentitzen denean, Zézék babesa eta kontsolamendua Minguinho bere lagunarekin aurkitzen du. Minguinho lima arbolatxo bat da eta hari bere sekretu, galdera eta sentimendu guztiak partekatzen dizkio.

Mi planta de naranja lima liburua samurra eta zirraragarria da. José Mauro de Vasconcelosek Banguko auzoko haurtzaroko oroitzapenak partekatzen ditu hemen lirismo eta edertasun handiz. Hain da hala, 1968an argitaratu zenetik milaka irakule liluratu dituela, horregatik Brasilgo literatura garaikidean gehien irakurtzen den liburuetako bat da hau.

José Mauro de Vasconcelos Bangú auzoan, Rio de Janeiron, jaio zen. Ama indigena zen eta aita portugesa. Zézéren moduan, Vasconcelos ere, familia pobre batean hazi zen eta aukera gehiagoko bizitza izan zezan, fabelatik kanpo, gurasoek lehengusu batzuen etxera bidali zuten. Vasconcelosek dioenez, txikitatik gustatzen zitzaion igeri egitea eta aukera zuen bakoitzean, bederatzi urterekin, Potengi ibaian entrenatzen zuen. Igeri egiten onena izan nahi zuen. Noski, zuhaitzen itzalpean irakurtzen zuen eta, jakina, gauzak amesten zituen. Gauza asko. Gauza izugarriak. Adibidez, laranja limazko landare txiki bat zaldi dotore batean bihurtzen zela. Ezaguna egiten zaizue? Bai, Zézé bezala. José Mauro de Vasconcelosek 22 urterekin eman zituen lehen urratsak literaturan. Aurretik, mota guztietako lanak probatu zituen: boxeko entrenatzailea, arrantzalea, biltegiko morroia eta eskolako maisua, besteak beste.

Mi planta de naranja limaren pelikula bitan egin da eta gaur egun ere argitaratzen jarraitzen dute eskaera maila berarekin. Idazleak eta protagonistak abizena konpartitzen dute eta urteak egun berean betetzen dituzte: otsailaren 26an. Beraz, datorren asteartean, otsailaren 27an, betiko moduan, 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren aretoan, San Jeronimo kalean, gure tertulia literiorako elkartuko gara eta Zézéren eta José Mauro de Vasconcelosen urteak ospatuko ditugu ere. Bitartean, beste abesti honekin utziko zaituztet. Seguru ezagutzen duzuela Zézé hainbeste hunkitzen duen kanta hau. Gozatu!

Fumando espero (5. kapitulua, 90.o)

https://www.youtube.com/watch?v=3RlmwjOLaTA

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude