X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Munduari bira eman zion ontzia

Joseba Sarrionandia

Munduari bira eman zion ontzia.

Pamiela, 2022.

166 or.

ISBN 978-84-9172-283-0

12 urtetik aurrera

Elkano eta XVI. mendea dira liburu honetako protagonistak. Historiako liburu bat izan zitekeen, baina, eleberri honetan Elkanok halabeharrez munduari bira egin zionekoa kontatzen digu Joseba Sarrionandiak.

Elkanoren garaira bidaiatuko dugu, XXI. mendea ahaztu gabe. Nabigatzailearen espedizioari buruzko kontakizuna amona-iloba batek egingo dute. Haien elkarrizketa jarraituz, hiru urteko bidaiaren nondik norakoak jakingo ditugu. Ilobak historialaria den amonari, itsas-exploratzaile haiei buruzko galderak egiten dizkio eta.

Bi emakume hauen solasak historia modu errazean irakurtzea lagunduko digu. Ez hori bakarrik, gai ezberdinei buruz hausnartzeko aukera ere emango digu, hala nola, arrazismoa, lurraren jabetza, globalizazioa, matxismoa… Kontakizunean nabarmen azaleratzen da munduarekiko dugun gaur egungo begirada, Elkanorenaren garaikoarekin alderatuz, guztiz ezberdinak direnak.

Azpimarragarria da, Ares ilustratzailearen lana, oso ondo islatzen baitu aipatutako bi garaiak. Aurrez aurre jartzen ditu eta gure gizartean hainbat gauza zein gutxi aldatu diren nabarmentzen du. Jatorri kubatarra duen marrazkilari honek, 100 sari baino gehiago irabazi ditu gaurdaino.

Liburu hau gazteleraz ere irakurri daiteke, Una vuelta al mundo izenburupean.

Joseba Sarrionandiak ere baditu haur eta gaztentzako idatzitako lan gehiago, hala nola: Izeba Mariasunen abenturak ; Ainhoari gutunak ; Harrapatutako txorien hegalak ; idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ; Munduko zazpi herrialdeetako ipuinak eta Tristura albuma.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude