X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Niki o la historia de un perro, Tibor Déry

1950garren urteko egun batean, Ancsa jauna ez da bere etxera bueltatzen, desagertu egiten da. Ancsa anderea bere bila irtetzen da baina emaitzarik gabe, bizilagunek ere bakardadean uzten dute eta Niki, txakurtxo kutuna, izango da bere lagunik handiena. Janos Ancsa jauna falta den bitartean, Nikik eta Ancsa andereak lotura afektiboak estutzen dituzte beldurrari eta bakardadeari frente egiteko. Biek elkarrekin aurrera egitea lortuko dute Ancsa jauna agertu arte:

” … con un ramillete de flores amarillas en la mano. En este momento se encuentran ambos de pie, en silencio, delante del aparador. El ingeniero que ha pasado por muchas cosas en el curso de los cinco últimos años y soportado con rara valentía toda clase de humillaciones físicas y morales, acaba de perder el dominio de sí mismo, emocionado de poder volver a hallarse en su casa. Al enterarse de que la perra ha muerto estalla en sollozos…”

Emazteak, hunkituta, senarra besarkatzen du. Behin eta berriz galdetzen dio nola askatu duten baina Janosek ez dauka erantzunik, ez daki zergatik atxilotu zuten eta ezta ere zergatik aske utzi duten. Bakardadeari aurre egiteko ahalmena eta maitasunaren indarrari buruzko eleberri zoragarria.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude