X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Oda a la oscuridad, Sigri Sandberg

Oda a la oscuridad, Sigri Sandberg
Capitán Swing Libros S.L. 2022
119 pág.
ISBN 978-84-125539-9-4

Oda a la oscuridad, izenburuak berak dioen bezala, berezko iluntasuna, gau izartsua, loa eta atseden ona nabarmentzen ditu, baina aktibista eta kazetari zientifiko haserretua bezala. Izan ere, argi ordu gutxien dituen munduko herrialde batean bizi da, Norvegian, hemen jasaten duten argi-kutsadura gehiegizkoa da eta honek bertako biztanle asko gaixotu egiten ditu.

DK Irratiko ‘Ispilu Beltza‘ irratsaioan liburu honi buruzko gomendioa entzun dezakezue.

Baina hori ez da dena, kontua korapilatu egiten baita Sigri Norvegiako leku urrun eta sakonetako batera bost eguneko bidaia batean sartzen dela jakiten dugunean, txabola txiki batean bizitzera, abendu betean, inoiz egunez egiten ez denean, bere beldurrei aurre egiteko, jasaten duen akluofobia izugarriak eragindako beldurrak, iluntasunarekiko beldur irrazional eta gaixotiak.

Zentzurik gabeko kontraesana dirudi hemen kontatzen dena, baina ausardia ikaragarrizkoa da, Sigridek bost egun horietan, amaierarik gabeko gau batean, bere beldur geldiarazleekin borrokatzen du, alde batetik, eta militante ekologistaren lana burutzen saiatzen da bestetik, horretarako zientzian bilatuko du laguntza politikoen arduragabekeriaren aurka, beraiek eragindako gehiegizko argi-kutsaduragatik biztanleria gaixotzera eramaten duena.

Izan ere, giza gorputzak, Sigriden hitzetan, argia gutxitzen ari dela sentitu behar du, melatoninaren hormona sortzeko, azken horrek agintzen baitio garunari atsedenerako denbora iritsi dela. Agindu hori gabe, loak ez du bat egiten, ez du atsedenik hartzen eta depresioa edo antsietatea dator.
Eta Sigri bakarrik dagoela ematen badu ere, beste emakume baten obra du lagun, beste garai eta leku batean bizi izan zena, baina bere esperientziek behar duen lasaitasuna ematen diotena, zorigaiztoko ordua iristen denean lo egitea, begiak ixtea eta dena ilunpetan geratzea.
Sigrik kontsolamendua aurkitzen du Christiane Ritterrek idatzitako “Una mujer en la noche polar” (Emakume bat gau polarrean) lanean, eta honek galdera berak egiten ditu: Eta eguzkia ez bada berriro ateratzen? Eta gaua betiko jabetu bada munduaz?

The Times-en hitzetan: “naturaren, isiltasunaren eta orain iluntasunaren garrantiz nabarmentzen duen liburu ederra”.

 

 

 

 

 

 

One thought on “Oda a la oscuridad, Sigri Sandberg

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude