Osaba Petros eta Goldbachen aierua, Apostolos Doxiadis
Denonartean, 2022
192 or.
ISBN 9788417940782
Hainbatetan aitak edo amak familiako norbaitekin ez egoteko edo haren inguruan ez galdetzeko eskatzen digute. Zer gertatzen da holakotan? Jakin-mina pizten zaigu eta eskatutakoaren kontrakoa egiten dugu. Izan ere sekulako akuilua da.
Horixe gertatzen zaio Petros gazteari, istorio honetako protagonistari, aitak “bizitzako desengainuetako” bat dela dio osabari buruz. Ideia hori indartzeko eleberria honela hasten du “Familia orok du bere ardi beltza; gurean, osaba Petros zen.”
Ilobarentzat berriz, “heroi erromantikoen” pareko da osaba Petros. Munduko matematikaririk ospetsuena bihurtu nahi horretan dena uzten duelako alde batera eta, buru-belarri ekiten diolako “Goldbachen aierua” izeneko arazo matematikoari konponbidea bilatzen.
Ibilbide horretan, osabak ezagututako matematikari eta arazo matematikoei buruzko istorioak kontatuko dizkigu. Bai eta Iloba matematikari bihurtu nahi duela esaten dionean osabari, honek froga tranpati bat jartzen diolako ideia bertan behera utz dezan. Horrek erresumina sortuko dio ilobari.
Matematikak gustuko ez izan arren, familia honen historian murgilduko gara, eta, misteriozko eleberrien antzera, jakin-minez mantenduko gaitu osabak bere helburua lortuko ote duen jakin arte.
16 urtetik aurrera.
Ikasleekin landu daitezken gai pedagogikoak: matematikaren historiako pertsonaiak, norbaitekiko lilura, bizitzan hartu beharreko erabakiak: ikasketak, maitasuna, familia. Familien nahia eta norberaren arteko gatazkak. Famili arteko erlazioak.
Liburu hau gazteleraz ere argitaratua dago El tío Petros y la conjetura de Goldbach.