X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Progenie

Susana Martín Gijón

Azalean gomazko ahate bat. Beltza. Odolez zikindua.

Azal-hegalean idazle gazte bat dago guri begira, Susana Martin Gijon. Nahikoa ahate ta idazle “berrien” zaleen arreta erakartzeko.

Barruan, Ikerketa Kriminaleko Unitatea, Camino Vargas buru, ikaragarrizko inspektorea, bere mentore Arenas inspektorea koman dagoenez postu horretan dagoena.

Entzun gomendio hau:

Buruzagitza berri hau ez da oso agente desberdinez osatutako taldean ontzat hartzen, baina, bakoitzak bere erara, oso krudela den hiltzaile baten bilaketari ekingo diote: txupetea, lerde-zapia, ahatetxoak…

Amankomuneko ezaugarri duten lau krimenetarako attrezzoa: emakumeak… haurdunak.

Zer ari da gertatzen Sevillan? Nor ari da hiria hilotzez estaltzen? Zein da lazkagarri horren arrazoia?

Kasu mediatiko honen aurrean, eta Arenasen laguntzarik gabe – lotura oso berezi bat dute elkarren artean –, Caminok mota guztietako oztopoak gainditu behar ditu, eta berarentzat ezezaguna den eremu batean mugitu: naturak gaitasun hori ukatzen dien emakumeek ama izateko mantentzen duten borroka.

Vargas inspektorearekin gai desberdinak jorratuko ditugu, hala nola laguntza bidezko ugalketa -zientzia eta etikaren arteko eztabaida konplikatua barne– eta literatur sorkuntzaren gorabeherak.

Irakurketa arina da, azkarra, une bero eta sentikorrez betea; izan ere, Martín Gijónek bere pertsonaien “arimaz” ere hitz egiten digu, bere barruko “mamiaz”.

Entretenigarria eta hausnartzeko aukera ere ematen duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude