X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Puskak

Irene Pujadas

Puskak, Irene Pujadas
Igela, 2022
Amaia Apaulazaren itzulpena
169 p.
ISBN: 978-84-123796-7-9

Irene Pujadas idazle katalanaren Puskak liburua izango mintzagai urriaren 3an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean), Iñigo Aranbarri gidatzailearekin izango den solasaldian.

Irene Pujadas (San Just Desvern, 1990) idazle eta kazetari katalanak 2020an argitaratu zuen Els desperfects bere lehen liburua, hogeita bat ipuinez osatua. Documeta (2020) eta Ciutat de Barcelona (2021) sariak irabazi ditu eta oraingoz euskarara eta gaztelanierara itzulia izan da. Euskarazko itzulpena Amaia Apalauzaren (Iruñea, 1979) eskutik dator, itzultzaile, hizkuntzalari eta Euskaltzain urgazlea. Gaur egun itzultzaile-zuzentzaile autonomoa da eta literatura arloko hainbat liburu itzuli ditu euskarara, horien artean azkenengoa solasaldian mintzagai izango dugun Irene Pujadasen Puskak.

Liburuko hogeita bat ipuinen zerrenda:

  1. Puskak

  2. Azken afaria

  3. Mertzenarioak

  4. Gogoan dut Fanny

  5. Gaizkijaioa

  6. Gizon txiki berdeak

  7. Purga

  8. Egunkari nazional bateko erreportaje bati buruzko elkarrizketa egunkari lokal batean

  9. Jainkoaren formak

  10. Gratacóstarren orubea

  11. Intimitatea

  12. Etxe bakoitzak bere arrazoiak

  13. Ez zen gertatu: bilduma bat

  14. Arratseko orduak

  15. Azken agurra Poupolosi

  16. Aholkuak

  17. Gorputza bero

  18. Galderen aroa

  19. Bandaloak

  20. Mingainei buruzko istorio bat

  21. Atzerabegirakoa

Puskak, liburuaren lehenengo ipuinaren hasiera:

Bi istorio kontatu zizkidaten, laguntzeko intentzio guztiarekin, haragia xehatzeko makinatik pasatuta bezala geratutako haur jaioberriei buruz. Lehenbizikoa pisu bateko atarian hasten zen. Etxearen perimetroaren barnean, emakume bat; etxearen perimetrotik kanpo, gizon bat. Gizonak haurra eraman nahi zuen. Nahi dut eta kito, oihukatzen zuen. Erdiz nirea da. Jende horren auzokide batek kontatu zidan; behatxulotik zelatatzen zituen, eta, koldar halakoa, ez zuen deus egin”. 9. orr.

Liburuaren hasierako ipuinak zirrara berezia sortu zidaten desorientatua sentitzeraino baina irakurketan murgildu ahala beste tonu bat hartu nien eta esan beharra daukat behin irakurri ondoren Puskak erabat bitxia iruditu zaidala. Heriotza, bizitza, memoria… behin eta berriro errepikatzen diren gaiak izanik, Pujadasek ikuspuntu berezi batetik idazteko abilezia agertzen digu. Ezin da esan ipuinak politikoki zuzenak direnik, guztiz kontrakoa. Laburbilduz liburu honek ausartasun handiko idazle bat ezagutzeko aukera ematen digu.

Herriko hilerria toki ederra zen: altzifre-baso bat, amodio-zuhaitzak, urrelili eta betilore-parterreak. Teilatu-belar zurien adarrak irteten ziren harrien hartetik, eta likenek kolore anitzeko mosaikoak eraitzen zituzten haien gainean. Panteoien ondoko txoko basa batean, kaparrondoak, albaka, mendabelarra eta izpilikua. Herriko jendea ezkutuka etortzen zen usain-belarrak biltzera.” 143 or.

Gomendagarria oso Uxue Apaolazak idatzitako Gibelsolasa-ren irakurketa, ipuinen armiarma sarean murgiltzen lagunduko diguna.

Puskaken hurrengo saioan, azaroaren 7an, Xabier Mendigurenek berriki argitaratu duen Oso latza izan da eleberria komentatuko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude