X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Seda

Alessandro Baricco

«Era 1861. Flaubert estaba escribiendo Salammbô, la luz eléctrica era todavía una hipótesis y Abraham Lincoln, al otro lado del océano, estaba combatiendo en una guerra cuyo final no vería».

Hau da Seda-ren testuingurua; 90eko hamarkadan Alessandro Baricco idazle italian handien artean kokatu zuen istorioaren momentu historikoa.

«Hervé Joncour tenía treinta y dos años.
Compraba y vendía.
Gusanos de seda».

Gizon hori, Hervé Joncour, Seda-ren protagonista da; istorio aparta, modu paregabean kontatutakoa. Izan ere, Alessandro Bariccok berak esan duenez, «hau ez da nobela bat. Ez da ipuna ere. Hau istorio bat da. Maitasun istorio dela esan liteke. Baina hori bakarrik izango balitz, kontatzea ez zuen pena mereziko. Desira eta minak nahasiak daude, zer diren oso ongi dakizkigunak, baina ez dutenak izen zehatzik. Eta, edonola ere, izen hori ez da maitasuna».

Orduan, zer da Seda? Kontakizun delikatua da, hunkigarria, sotila eta ederra. Nortzuk garen eta benetan nor izan nahi genukeen kontatzen duen istorioa ere bada. Lortu nahi ditugun ametsek eta horiek bilatzeko dugun gaitasun nekaezinak duten eraginari buruz hitz egiten duena.

Hervé Joncourren joan-etorriko istorioa kontatzen du Seda-k. Frantziaren eta Japoniaren artean erdizka gertatzen da, zetaren arrautzen saltzaileek joan den mendearen hasieran egindako bidaietan oinarrituta. Bidaia horiek funtsezko argumentu elementuak dira. Egia esan, laburra izan arren, Seda sinboloz beteta dago. Kapituluak oso hitz gutxitan gertatzen dira, baina irakurtzen duzun bitartean, bakoitza bere lekuan dagoela iruditzen zaizu; fintasunez aukeratuta daudela sinisten duzu. Japoniar zeta bezala. Izan ere, Alessandro Bariccok istorioaren une batean dio «como tener la nada entre los dedos». Eta hau definizio handia izan daiteke liburu honetarako, pertsonaiak zertzelada gutxirekin zirriborratuta daudelakko eta esaldi laburrek iradokitzen dutenagatik gehiago esaten dutelako esplizituki erakusten dutenagatik baino.

Alessandro Baricco Turinen jaio zen 1958an. Besteak beste, Tierras de cristal eta Océano mar eleberri sarituen egilea da. Bestelako lanak ere argitaratu ditu, adibidez: Homero, Iliada-ren berridazketa, Novecento antzerki bakarrizketa eta hainbat saiakera, kritika literario eta kazetaritza artikulu idatzi ditu. Horrez gain, liburu programa baten zuzendaria izan da Italiako telebistan eta 1994an Holden, Salingerren pertsonaiaren omenez, izeneko idazketa tekniken eskola sortu zuen Turinen. Sedak, argitaratu zenetik, arrakasta Itzela izan zuen eta orain etenik gabeko Longseller bihurtu da. Azkeneko urteetan, Alessandro Bariccok, Fondazione Il Campiello eta Penna d´oro sariak jaso ditu bere ekoizpenagatik.

Asteartean, abenduak 16, ohiko lekuan, fabula honen xehetasun eder guztiak komentatuko ditugu. Gure literatura solasaldien urtea aparteko bidaiarekin itxiko dugu. Voilá!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude