X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Tren nocturno

Martin Amis

Tren nocturno
Anagrama, 1998
174 or.
ISBN: 84-339-0865-0

ILUNTASUNERAKO TRENA

«Soy poli. Tal vez suene a una declaración poco frecuente, o a una manera poco usual de expresarlo. Pero es una forma de decirlo que tenemos. Entre nosotros nunca diríamos soy policía- hombre o mujer- o soy un detective de la policía. Así que soy poli y mi nombre es Mike Hoolihan, detective Mike Hoolihan. Y además soy una mujer.

Lo que me dispongo a ofrecer aquí es el relato del peor caso que me ha tocado resolver en toda mi carrera».

Horrela hasten da Martin Amisen ‘Tren nocturno’ liburua. Asmo adierazpen zuzena. Lerro gutxi hauetan baditugu eleberri honen osagai nagusiak, baina ezer ez da dirudiena. Martin Amisek polizia-eleberri klasikoaren elementu guztiak erabiltzen ditu, baina benetan hala da? Polizia-eleberri bat da? Badirudi, baina ez.

Mike Hoolihanek gizon izena du, ahots sakona eta mugimendu maskulinikoak, baina emakumea da. Jennifer Rockwell itxuraz bizitza idilikoa duen gaztea da, baina hilda agertu da. Bere buruaz beste egin du. Kasu itxia. Kasu itxia? Hiru tiro ditu buruan, posible da suizidio bat izatea. Bere buruaz beste egin duela dirudien hilketa da edo hilketa dirudien suizidioa. Martin Amisek planteatzen digun munduan gainazalak beti dira susmagarriak, paranoia ohikoa da eta boterea eta harrotasuna denen iluntasunean daude. Ez da inor libratzen.

Mike Hololihanek dioenez, suizidioa gaueko trena da, iluntasunera bizkor eramaten zaituen trena. Eta hori da Martin Amisek ‘Tren nocturno’ liburuan proposatzen duen bidaia. Iluntasunerako bidaia. Kontua da Jennifer Rockwell, hildakoa, Mikeren nagusiaren alaba dela, hogeita zazpi urte zituela, zientzialaria zela eta aspaldi bere mutil-lagunarekin bizi zela. Bikote perfektua, emakume perfektua, baina egun batean bere buruaz beste egitea erabakitzen du. Hildako perfektuan bihurtzen da orduan. Aitak, noski, ezin du sinetsi alaba perfektuak bere buruaz beste egin duenik eta erruduna mutil-laguna dela uste du. Horregatik, Mikeri eskatzen dio kasuari bigarren buelta bat ematea. Hemen hasten da bidaia gaueko trenean, Jenniferrek utzitako (nahita?) seinaleak jarraituz.

Kasua hau da eta hala ikusita, ohiko polizia-eleberria izan liteke, baina hori pertsonaien psikologian eta izaeran sakontzeko aitzakia baino ez da. Eleberri beltza da, bai, beltza iluna delako eta argiaren bila ibiltzera behartzen gaituelako. Martin Amis maisua da egunerko gertaerak eta hausnarketa oso sakonak nahasten. Hausnarketa horiek, gutxienez, tarte batez pentsaraztera bultzatzen gaituzte.

Martin Amis 1970eko hamarkadako ingelesezko literaturan eragin handiena izan zuen nobelagileetako bat izan zen. Bere nobela eta saiakeretan Inglaterrako eta Estatu Batuetako erradiografia bihotzgabea utzi du. Umorea eta ironia ere ez ditu inoiz ahaztu bere lanetan, izan ere Amisen osagietako bat giza izaeraren absurdoa da.

Istorio honek, ‘Tren nocturno’, pertsonaia ilunak ditu eta atmosfera arrotza batean murgiltzen gaitu. Tabakoaren usaina eta whiskyaren zaporea du.

Tren nocturnori buruz hitz egiteko hitzordua datorren asteartean, azaroak 28, izango da, 19:00etan, Liburutegi Nagusiaren aretoan, San Jeronimo kalean.

Datorren asteartean detaile berezi guztiak komentatuko ditugu elkarrekin. Ez huts egin!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude