X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Último fin de semana de enero, Bastien Vivès

Último fin de semana de enero, Bastien Vivès

Madrid: Diabolo, 2022

180 or.

ISBN 978-84-18320-81-1

 

Agoulêmeko komiki jaialdian gaude, eta bertara Pariseko marrazkilari bat gerturatuko da, Denis, komikiak sinatu, hitzaldietan parte hartu eta horrelakoak egitera. Kanpotik mundu dibertigarria dirudiena barrutik ez da hainbesterako: errutina, lan-ordu amaigabeak, familia-konpromisoak, eta abar. Denisek ahal bezain azkar bueltatu nahi du etxera. Ez hori bakarrik, ahal bezain azkar bueltatu behar du, semearen ezkongaien aurkezpenean parte hartzeko. Sinadura-ekitaldi aspergarri batean murgildurik dagoela, baina, emakume berezi bat ezagutuko du, eta bere plan guztiak hankaz gora geldituko dira: Bere bizitzako astebururik biziena izango du.

Batetik, errutinaren gaia aztertzen du Bastien Vivèsek, batzutan zenbateraino den itogarri. Gure bizitza monotono eta aspergarriak une batez sikiera hausteko aukera izango bagenu nola jokatuko genuke? Bestetik, ezinezko amodioaren gaia ere jorratuko du: Bizimoduak erabat lotuta eta bideratuta duten bi helduek elkar ezagutuko dute eta maite mina piztuko zaie. Pasioa, desioa, maitasuna… Betebeharren eta desioaren artean aukeratu beharra.

Azpimarratu beharrekoak: Marrazkien adierazkortasuna eta tempoa. Marrazkilari frantziarrak, ohi bezala, lau lerroekin barruko sentipenak ezin hobeto adierazten ditu. Helburu horretan ere, elkarrizketa motzek eta isiluneek garrantzi handia izango dute.

Beraz, genio paristarraren azken lan honek ere ez digu hutsik egingo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude