Errata Naturae, 2025
277 orr.
ISBN 978-84-19158-91-8
Datorren asteartean, otsailaren 24an, Elvira Dones-en Virgen jurada komentatuko dugu, zalantzaz, kontraesanez eta maitasunez betetako bidaia bati buruzko istorioa. Betiko orduan ikusiko dugu elkar, ordura arte!
Washington-eko nazioarteko aireportuan hasten da Elvira Donos-ek idatzitako eleberria.
«Sal ya, se dice a sí misma casi en voz alta. Sal y sé un hombre».
Mark, raki edaten eta etengabe erretzen ari den artzaina, hegazkinetik jaitsi berri da, mendiak eta bere etxea atzean utzita, pausoz pauso atzera egiteko eta Hana izatera itzultzeko; duela hamalau urte izateari utzi zion emakume hura.
«Se convirtió en la tumba de sí misma, se transformó en hombre».
Horrelakoa da Hana, Virgen jurada eleberriko protagonista, Mark bihurtzen den unea; Dodatarren oinordekoa, Gjergj osabaren iloba eta etxeko gizona izango dena. Hau ez da edozein istorio, ezta erabateko fikzio bat ere. Elvira Donesek sortutako pertsonai honen kontakizuna ulertzeko, Mendi Madarikatuetara joan behar dugu, Albania iparraldean dagoen eskualde batera, Skutari lakua inguratzen duena eta Kosovo, Montenegro eta Mediterraneoarekin muga duena. Izena, Mendi Madarikatuak, ez da kasualitatea; Otomandar Inperioaren aurkako borroken krudelkeriarekin eta han bizi diren klanen artean oraindik ere gertatzen diren odolezko mendekuekin zerikusia du.
«-¿Estás prometida de nacimiento? ¿Te ha prometido a alguien Gjergj?
-No.
-Ándate con mil ojos, niña. Y saludos a tu tío».
Han, Mendi Madarikatuetan, Kanunari erantzuten dioten eskualdeetan- milaka urteko tradizio patriarkalen sorta- bada aparteko figura bat: burrnesha edo zinpeko birjina. Emakume hauek, ezkontza kontzertatuak baztertzeko eta oinordetza hartzeko eskubidea mantentzeko, publikoki zin egiten dute gizon bihurtu eta betirako zelatan egongo direla. Emakume horietako baten, Hanaren, istorioa da hau; 1986an, unibertsitate-ikasketak utzi eta Albania iparraldeko mendietara itzuli zen, eta bere nortasuna ere bai utzi zuen, familiaren ohoreari eusteko. Handik aurrera, Mark izaten ikasi behar du, Estatu Batuetara lehengusina bisitatzera joaten den arte.
Elvira Donesek dio: «hitz egin nuen zinpeko birjina ia guztiak harro zeuden hala izateaz, baina lerro artean irakur zitekeen emakume bakartiak zirela. Gehienek 15, 16 edo 17 urterekin zin egin zuten bere bizitza guztian birjin mantenduko zirela. Istorio hau idatzi nuen emakume hauen bakardadearekiko maitasunaren erakusgarri bezela». Albaniako idazle, gidoigile eta dokumentalgilea Estatu Batuetan, Suitzan eta Albanian bizi izan da. Aurrena dokumental bat egin zuen Zinpeko Birjinen fenomenoari buruz, eta sari ugari jaso ditu horregatik. Sei pertsona elkarrizketatu zituen, horietako bat Estatu Batuetan. Orduan, italieraz idazten hasi zen Virgen Jurada hau.
