Alfaguara, 2021
475 or.
ISBN 978-84-204-5560-0
Juan Gabriel Vásquez-en Volver la vista atrás nobela izango da mintzagai irailaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalean).
Gertakari handien istorio intimoak
«Muchos años después, frente al pelotón de fusilamiento, el coronel Aureliano Buendía había de recordar aquella tarde remota en que su padre lo llevó a conocer el hielo. Macondo era entonces una aldea de 20 casas de barro y cañabrava construidas a la orilla de un río de aguas diáfanas que se precipitaban por un lecho de piedras pulidas, blancas y enormes como huevos prehistóricos. El mundo era tan reciente, que muchas cosas carecían de nombre, y para mencionarlas había que señalarlas con el dedo». Seguru badakizuela, seguru ezaguna egin zaizuela. Horrela abiatzen da Gabriel Garcia Marquez-en eleberririk ezagunena, Cien años de soledad. Maila berean dago Crónica de una muerte anunciada-ren hasiera ere: «El día en que lo iban a matar, Santiago Nasar se levantó a las 5.30 de la mañana para esperar el buque en que llegaba el obispo».
Ez da 2024-2025 ikasturteko lehen tertulia literarioan Gabriel Garcia Marquez irakurtzera goazela, baina bai haren ondorengoa izan daitekeen kolonbiarra: Juan Gabriel Vasquez. Oraindik ez dakigu Volver la vista atrás eleberriaren hasiera hemendik ehun urtera gogoratuko dugun, ezta historiara pasako den, baina, oraingoz, Gabriel Garcia Marquezen istorioekin antzekotasun edo inspirazio batzuk antzeman daitezke. «Según me lo contó él mismo, Sergio Cabrera llevaba tres días en Lisboa cuando recibió por teléfono la noticia del accidente de su padre», horrela hasten da Volver la vista atrás, gure iraileko irakurketa.
Nobela ezberdina da. Ez da biografia bat, baino asko hitz egiten du Cabrera familiaren bizitzaz. Gurasoen eta seme alaben, lagunen, anai-arreben edo bikoteen arteko harremanek pisu handia dute; kontatzen dena fikzioa izan daiteke, baina ez beti. Konpromiso politikoari eta batzuetan sortzen duen desengainuari buruzko eleberria dela ere esan genezake. Abenturazko nobela gisa ere definitu dezakegu, abentura askokoa. Dudarik gabe. Baina edozein definizio motz geratuko litzateke, nobela honetako pertsonaiek hau guztia baino askoz istorio handiagoa kontatzen dutelako.
Volver la vista atrás XX. mendea kondentsatua da. Garai hori markatu duten gertakari asko agertzen dira liburuan: Espainiako gerra zibila, erbestea, Kubako iraultza, Txinako iraultza, kultura eta iraultza horren bidez zabaltzea, Kolonbiako indarkeria… Gertaera handi guztiak daude Juan Gabriel Vasquez-ek idatzi dituen orrialde hauetan. Benetako gertaerak kontatzen ditu, nobela familia baten erretratu gazi-gozoa bihurtuz
Protagonista den Fausto Cabrera, besteak beste, zinema, antzerki eta telebistako aktorea, idazlea eta poeta izan zen. Haren semea, Sergio Cabrera, gaur egun, politikari, zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle kolonbiarra da. Biek, familiako gainerako kideekin batera, historiaren gorabeherak bizi behar izan dituzte. Historiaren indarrak alde batetik bestera eraman ditu biak. Horrela egiten dute talka liburuan gertakari handiek eta bizitza txiki eta intimoek.
Juan Gabriel Vasquez-ek kontatzen duenez, Sergio Cabrerari berari enkargatu zioten pelikula frustratu gisa hasi zen eleberria. Txinan pasa zituen urteetan oinarritutako fikziozko istorioa nahi zuten, horregatik 2013an eseri ziren lehen aldiz hitz egitera. Elkarrizketa horietatik inoiz filmatu ez den film bat sortu zuten. Orduan, Javier Cercas idazleak Juan Gabriel Vasquez konbentzitu zuen esku artean dugun liburu hau idazteko.
Espero dut Cabrera familiaren istorioak harrapatu izana eta haien abenturak komentatzeko gogoa izatea. Betiko tokian eta betiko orduan elkartuko gara. Asteartera arte, lagunok!

