X

Bidali zure gomendioak

Parte hartu gure blogean

Walt Whitman

Walt Whitman

Itzulpena: Josu Goikoetxea
Susa, 2022
60 or.
ISBN 978-84-17051-85-3

Josu Goikoetxea poeta eta bertso gai-jartzaileak egin du Munduko Poesia Kaierak bildumako Walt Whitman poetaren antologiaren itzulpen lana.

Walt Whitman (West Hills, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1819 – Camden, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1892), pertsonaia polifazetikoa, idazlea eta bereziki poeta, Estatu Batuetako poetarik handiena izan da aditu askoren iritziz. Bere lan nagusi eta bakarra, Leaves of Grass (Belar hostoak), ataletan idatzi zuen eta bizitza osoan berrikusten eta berridazten ibiliko zen. Poesia garaikidearen aitzindarietako bat izan da eta eragin handia izan zuen ondorengo poetengan. Whitmanen zenbait poema euskeratuak izan dira eta itzultzaileen artean ditugu: Bingen Ametzaga, Maite González Esnal, Xabier Galarreta, Txomin Artola eta Josu Goikoetxea (Gernika-Lumo, 1974).

Jarraian lagin moduan Munduko Poesia Kaierak bildumako ale honen hasierako poema:

Kantatzen diot Norberaren izanari

Kantatzen diot Norberaren izanari, izate sinple
Banakako bati,
Baina ahoskatzen dut Demokratiko hitza,
eta beste hau: En-Masse
Kantatzen diot fisiologiari burutik oinera,
Ez fisionomia bere hartan ez burmuina bere hartan
aski zaizkio Musari, Nik diot Forma osoa
dela askogatik preziotsuago,
Andreari Gizonari bezainbeste kantatzen diot nik.

Bizitzara handi etorria pasioz, pultsuz eta indarrez,
Alaia, jainkozko legearen pean hazi ekintza
Askeenerako,
Kantatzen diot Gizaki Modernoari

Walt Whitmanen solasaldiaren hurrengo saioan, ekainaren 3an, Beñat Sarasolaren Coca-Cola bat zurekin liburuaz hitz egingo da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude